Gure Berriak Euskal Herriaren independentziaren aldeko komunikabide bat duzue: herri gisa autoestimua indartu eta sendotzen laguntzeko tresna izan nahi duen komunikabidea; egunerokoan jasaten dugun kutsadura ideologikoaren aurkako sendagaia.
Menpekotasunean dirauen herri baten seme-alabak gara, eta egoera horrek ezinbestean eragina du bizitzako arlo guztietan. Munduko beste edozein herriren antzera, eguneroko berriak ikuspegi propio batetik lantzea ezinbestekotzat daukagu. Guztiok politikarekin ezinbestean dugun lotura kontuan hartuz eta askatasun egarriak bultzatuta, webgunean topatuko duzuen material oro independentziarantz zuzendutako begiradapean jorratzea dugu helburu.
.
Zezenketetan, zaldiari begiak eta belarriak estaltzen dizkiote erasoka datorkion zezena ikus ez dezan, entzun ez dezan, sentitu ere ez dezan. Badira, ordea, horretan trebatu dituzten zaldiak. Horiei ez diete ez begirik ez belarririk estaltzen; zezena […]
maiatza 20, 2020gureberriakBestelakoakIruzkinak desaktibatuta daude “Guk gure errota nahi dugu. Ez dugu jo nahi menperatzailearen atera gure ogia lortzeko” sarreran
Auzaskia izeneko proiektuaren berri eman nahi dizuegu gaur. Izan ere, proiektu interesgarria iruditu zaigu, filosofia egokia duena eta bultzatu beharrekoa. Berez, euskal kontsumitzaile eta ekoizle kontzientziatuen harreman-sare bat da Auzaskia, nazio-ikuspegia duena, eta haren helburua […]
Iñaki Idigoras oñatiarrak ‘Kontzejupetik” aldizkarian idatzitako artikulu interesgarri bat gaur. Horrela izendatu izan digute Oñati gure herria: “la pequeña Toledo”; espainieraz eta Espainiari erreferentzia eginaz. Bada horretarako arrazoirik: Erdi Aroko eraikin monumentalak ditugu Oñatin: Sancti […]