Internet bidezko salmentak Karrikiri dendan:

http://denda.karrikiri.eus/eleberria/eusklabo-alaiak-komikia.html

Eusklabo alaiak, Asisko Urmenetaren azken lana, kaleratzeko prest dago dagoeneko. Gure Berriak komunikabideak argitaratuko du komiki hori, eta datorren larunbatean aurkeztuko da (urriaren 21ean), Bilboko Karmelo plazan egingo den Komiki Azokan, 18:30ean. Asisko Urmenetak berak azalduko ditu liburuaren nondik norakoak, eta larunbatetik aurrera Eusklabo alaiak lanaren inguruan egingo diren aurkezpen, mintzaldi eta gainerakoen berri jakin nahi duen orok www.intzuratik.eus webgunean eskuratu dezake informazio guztia.

Print Friendly, PDF & Email