LIBURU IBILTARIEK HASI DUTE BIDAIA

Gureberriak komunikabideak Zapalkuntzatik askatasunera liburuaren zenbait ale “askatuko” ditu Euskal Herrian zehar 2016ko apirilaren 23an. Liburuak ibilbide luzea egitea nahiko luke komunikabideak, eta irakurle bakoitzari hausnarketa egiten lagundu diezaiola. Hortaz, aleren bat topatzen baduzu, irakur ezazu, komentarioa bidali info@gureberriak.com helbidera (liburuaren arrastoa segitu ahal izateko) eta beste bati pasa, edo nonbait utzi, beste batek topa dezan. Irakurketa on!

IMG_1594

IMG-20160423-WA0001

Durangoko Azokan aurkezturiko Zapalkuntzatik askatasunera liburua salgai dago Erein argitaletxean.

http://www.erein.eus/liburua/zapalkuntzatik-askatasunera/eu

Bizitzari begiratzeko betaurreko hilgarriak jarrita dauzkagu; begiradak berak hilko gaitu, baldin eta ez baditugu betaurrekoak aldatzen. Betaurreko horiek kentzean, ohartuko gara, begirada aldatu ez ezik, ahotsa altxatu ere egin dugula, hizkuntza eta hizkera berreskuratu ditugula, mugitu ere errazago mugitzen garela…

Betaurrekoak aldatuta, zama arinduta, askatasunerako bidea argiago ikusiko dugu. Ulertuko dugu bide hori egiteko behar ditugun indarra eta sormena begirada aldatzean bakarrik lortuko ditugula.

Lagundu diezaiola, beraz, liburu honek irakurle bakoitzari barne pozoia botatzen, begirada garbitzen, ahotsa altxatzen eta duintasuna berreskuratzen.

portada1116

Print Friendly, PDF & Email