Gure Berriak Euskal Herriaren independentziaren aldeko komunikabide bat duzue: herri gisa autoestimua indartu eta sendotzen laguntzeko tresna izan nahi duen komunikabidea; egunerokoan jasaten dugun kutsadura ideologikoaren aurkako sendagaia.
Menpekotasunean dirauen herri baten seme-alabak gara, eta egoera horrek ezinbestean eragina du bizitzako arlo guztietan. Munduko beste edozein herriren antzera, eguneroko berriak ikuspegi propio batetik lantzea ezinbestekotzat daukagu. Guztiok politikarekin ezinbestean dugun lotura kontuan hartuz eta askatasun egarriak bultzatuta, webgunean topatuko duzuen material oro independentziarantz zuzendutako begiradapean jorratzea dugu helburu.
.
Beñat CASTORENE Ekaineko Enbata aldizkarian, Jean-Louis Davant idazlearen artikulua irakur dezakegu,Independentzia zertako? titulu erakargarriaren pean. Erakargarria diot, zeren azken hilabete edo urte hauetan independentzia oso guti aipu baita Iparraldean. Lehen lerroetan, “Printzipioz (…) independentziaren alde” […]
Gaurko egunez sortu zen Joanes Otsalde bertsolaria, Bidarrain. Horren aitzakian, haren bertso ezagun batzuk ekarri ditugu gaur, Barkoxeko Etxahunen eta beraren topaketa kontatzen dutenak. Jean Haritxelharrek zioenez, oso litekeena da topaketa hori asmatua izatea. Izan […]
Francoren bilobari gutuna antzezlanak zortzi hilabetez herriz herri ibilaldi arrakastatsua egin ondoren, sarean jarri dute obra osoa, denontzat eskuragarri izan dadin (www.franco.eus). Ximun Fuchsek zuzenduriko antzezlanak bere bideari jarrai diezaion, herriari luzatu zaio lekukoa. Jarraituko […]