Gure Berriak Euskal Herriaren independentziaren aldeko komunikabide bat duzue: herri gisa autoestimua indartu eta sendotzen laguntzeko tresna izan nahi duen komunikabidea; egunerokoan jasaten dugun kutsadura ideologikoaren aurkako sendagaia.
Menpekotasunean dirauen herri baten seme-alabak gara, eta egoera horrek ezinbestean eragina du bizitzako arlo guztietan. Munduko beste edozein herriren antzera, eguneroko berriak ikuspegi propio batetik lantzea ezinbestekotzat daukagu. Guztiok politikarekin ezinbestean dugun lotura kontuan hartuz eta askatasun egarriak bultzatuta, webgunean topatuko duzuen material oro independentziarantz zuzendutako begiradapean jorratzea dugu helburu.
.
1789ko Iraultza handia gertakari erabakigarria izan da frantziarrentzat. Aldiz, ondorio larriak ukan zituen Iparraldeko euskaldunentzat, eta ezinbestekoa da ulertzea zertan datzan guretzat larritasun hura. Ordu hartan, gobernu iraultzalariak ukatu zuen Euskal Herriaren existentzia bera; alegia, […]
Arrunta den hori ontzat ematen dugu maiz, egunerokoan bizitako egoeratara ohitu egin gara, hauek onartuz, jarrera askori erreparatu gabe eta hauek automatikoki erreproduzituz. Gainera, ohitura zein jarrera horiek guztiak gure gizarteko lege moral, sozial zein […]
1 abendua, 2023gureberriakArtikuluakIruzkinak desaktibatuta daude Central Comics Portugalgo komiki-atari digitalak Asisko Urmeneta saritu du sarreran
Komikigintza baliatuz Euskal Herriaren memoria historikoa berreskuratzeko eta narratiba nazionala idazteko ahaleginak izan dira marrazkilariaren lana Portugalen aitortzeko arrazoiak. Poz galanta hartu zuten Dukontenian, Donibane Lohizuneko Begiraleak elkartearen egoitzan: han aurkeztu du Asisko Urmenetak Gora […]