Zapalkuntzatik askatasunera – 3.5. GOBERNUA

“I hold that governments are meant to be, and must remain, the servants of the citizens” (Nik diot gobernuak herritarren zerbitzura egon behar dutela, orain eta beti egon ere).

Winston Churchill

 

Gobernua erakunde politiko bat da (ikus erakundeei buruzko kapitulua). Estatu batez hitz egiten dugunean, gobernu propioa duen herri batez ari gara. Gobernua herriak dituen baliabide guztiak ondo erabiltzeko gai den taldea izango da, ondo kudeatzeko gai dena, herriaren beharrizan eta nahiei erantzuteko gai dena. Gobernuak estrategia bat diseinatu behar du: baliabideen eta helburuen egokitasun bat. Gobernuak jakin behar du zeintzuk diren bere herriak une oro dituen armarik egokienak eta noiz eta nola erabili behar diren.

Horretarako, lehenik, indarrak neurtu behar ditu. Norberak dituen indarrak eta beste herriek dituztenak neurtu eta alderatzea politikarien lana da, horiek ezagututa bideratuko baitira egoki herriak dituen baliabide eta indarrak momentu bakoitzean.

Politikarien lantaldeak, klase politikoak, hau da, gobernuak herritarren indarra bideratu behar du. Biak dira beharrezko, herria biziko bada: arraunlariak eta lemazaina, herria eta gobernua. Bata bestea osatzen dute.

Euskal Herrian herria badugu; bada maila espontaneo bat hizkuntzaren, identitatearen eta ohituren alde adierazten dena, baina maila kualifikatuago bat ere behar da. Klase politiko-intelektualak eman behar dio maila hori, eta horixe falta zaigu. Herriak badu indarra, baina indar hori maila politikora edo maila estrategikora eramateko gai den klase politikorik ez.

Huraxe da Euskal Herriak izan duen hutsunerik handiena. Herria beti izan da borrokarako prest, baina politikariek ez dute asmatu beren eginkizunean.  

Politikaren arauak ondo ezagutzen eta aplikatzen dakien klase politikorik ez dugu. Herriak egin duen eta egiten duen lana egoki baliatzen dakien klase politikoa izango da gobernua, emaitza onak ekarriko dituena.

Print Friendly, PDF & Email
gureberriak
About gureberriak 383 Articles
Gure Berriak Euskal Herriaren independentziaren aldeko komunikabide bat duzue: herri gisa autoestimua indartu eta sendotzen laguntzeko tresna izan nahi duen komunikabidea; egunerokoan jasaten dugun kutsadura ideologikoaren aurkako sendagaia. Menpekotasunean dirauen herri baten seme-alabak gara, eta egoera horrek ezinbestean eragina du bizitzako arlo guztietan. Munduko beste edozein herriren antzera, eguneroko berriak ikuspegi propio batetik lantzea ezinbestekotzat daukagu. Guztiok politikarekin ezinbestean dugun lotura kontuan hartuz eta askatasun egarriak bultzatuta, webgunean topatuko duzuen material oro independentziarantz zuzendutako begiradapean jorratzea dugu helburu. .