Gaur asteazkena izan arren, ez dugu eduki berririk jarri gure webgunean, abuztuak 15 izanik jaieguna ospatzea erabaki baitugu. Estrategiaren jabe egin ginen Orreagan, eta munduaren aurrean subjektu politiko gisa agertu ahal izateko oinarria ezarri. Oroimen historikoak bere horretan duen garrantziaz haratago, gaurko egoerak pasarte historiko zehatz horrek ematen digun irakasgaia azpimarratzera garamatza. Handik ikastea dagokigu, hori baino ez litzateke guretzat Abuztuaren 15a oroitzea.
About gureberriak
383 Articles
Gure Berriak Euskal Herriaren independentziaren aldeko komunikabide bat duzue: herri gisa autoestimua indartu eta sendotzen laguntzeko tresna izan nahi duen komunikabidea; egunerokoan jasaten dugun kutsadura ideologikoaren aurkako sendagaia.
Menpekotasunean dirauen herri baten seme-alabak gara, eta egoera horrek ezinbestean eragina du bizitzako arlo guztietan. Munduko beste edozein herriren antzera, eguneroko berriak ikuspegi propio batetik lantzea ezinbestekotzat daukagu. Guztiok politikarekin ezinbestean dugun lotura kontuan hartuz eta askatasun egarriak bultzatuta, webgunean topatuko duzuen material oro independentziarantz zuzendutako begiradapean jorratzea dugu helburu.
.
Related Articles
Jon Eyherabide: “Euskal erreferentziak sortu behar ditugu”
maiatza 9, 2018
gureberriak
Arrantzan, Bideoak, Elkarrizketak
Iruzkinak desaktibatuta daude Jon Eyherabide: “Euskal erreferentziak sortu behar ditugu” sarreran
Jon Eyherabide Biologiako irakaslea, musikaria eta zinemazalea da, eta Hazparnen (Lapurdi) Zinegin jaialdia antolatzeko taldean dabil buru-belarri orain dela sei urtetik, zinemaldia sortu zutenetik. Bidasoa ibaiak Hego eta Ipar Euskal Herriaren artean irudikatzen duen arrakalaz […]
Herria – Joseba Ariznabarreta
urria 11, 2017
gureberriak
Bideoak, Elkarrizketak
Iruzkinak desaktibatuta daude Herria – Joseba Ariznabarreta sarreran