Atzo, uztailak 14, okupazioaren aurkako manifestazio bat egin zen Donibane Lohizunen. Deialdia U14 kolektiboak egin zuen, honako eslogan honekin:
“Asimilaziotik erresistentziara. Ez gira frantsesak!”. Gure Berriakeko lantalde bat bertan izan zen, eta hona hemen han grabaturiko irudiak:
Gure Berriak Euskal Herriaren independentziaren aldeko komunikabide bat duzue: herri gisa autoestimua indartu eta sendotzen laguntzeko tresna izan nahi duen komunikabidea; egunerokoan jasaten dugun kutsadura ideologikoaren aurkako sendagaia.
Menpekotasunean dirauen herri baten seme-alabak gara, eta egoera horrek ezinbestean eragina du bizitzako arlo guztietan. Munduko beste edozein herriren antzera, eguneroko berriak ikuspegi propio batetik lantzea ezinbestekotzat daukagu. Guztiok politikarekin ezinbestean dugun lotura kontuan hartuz eta askatasun egarriak bultzatuta, webgunean topatuko duzuen material oro independentziarantz zuzendutako begiradapean jorratzea dugu helburu.
.
Bederatzi hamarkada pasatxo dituen emakumea amorratu egiten da hizketan ari dela hitz arrunt bat ateratzen ez zaionean, badakielako hori hainbeste urte bete izanaren ondorioetako bat dela. Harritzekoa da, ordea, zein erraz egiten dituen buruz kalkulu […]
Horrelaxe, zuzen-zuzenean azaltzen du euren egoera Hyrbyar Marrik Berrian argitaratu zioten elkarrizketan. Balutxistango askapenerako buruzagia da Hyrbyar. Herri kolonizatu bat direlako kontzientzia garbia du, eta horren ondorioak ere oso garbi ditu: * Herri orok du bere […]
“I hold that governments are meant to be, and must remain, the servants of the citizens” (Nik diot gobernuak herritarren zerbitzura egon behar dutela, orain eta beti egon ere). Winston Churchill Gobernua erakunde politiko […]