Gure Berriak Euskal Herriaren independentziaren aldeko komunikabide bat duzue: herri gisa autoestimua indartu eta sendotzen laguntzeko tresna izan nahi duen komunikabidea; egunerokoan jasaten dugun kutsadura ideologikoaren aurkako sendagaia.
Menpekotasunean dirauen herri baten seme-alabak gara, eta egoera horrek ezinbestean eragina du bizitzako arlo guztietan. Munduko beste edozein herriren antzera, eguneroko berriak ikuspegi propio batetik lantzea ezinbestekotzat daukagu. Guztiok politikarekin ezinbestean dugun lotura kontuan hartuz eta askatasun egarriak bultzatuta, webgunean topatuko duzuen material oro independentziarantz zuzendutako begiradapean jorratzea dugu helburu.
.
Eneko Bidegain Hendaiako Gure Ikastola, Beskoitzeko ikastola, Ziburuko Kaxkarotenia ikastola… 2015ean, oraino, zenbat buruko min euskaraz normaltasunez ikasi ahal izateko? Uztaritzeko Herriko Etxeak euskara ofizial izatea erabaki, eta auzitegira! Baina agintariak hor daude gu lasaitzeko: […]
Agorrilaren 19an 570 urte bete dira frantses armadak Lapurdi eta Zuberoa konkistatu zituenetik. Joritz Larraza historialari urruñarrak Korsikatik aletu dizkigu gertakari haren xehetasunak.
Iñaki Lasa Txalo egingo al dute? Txistu agian? Zer egin behar dudan gogoratuko al dut? Zergatik nago hemen? Norbere buruan dugun ziurtasuna galtzen dugunean eta galdera horiek gure burua erabat betetzen dutenean beldur eszenikoa sortzen […]