Erreferendumaz – Salvador Cardús

2016aren bukaera aldera, Tot, perquè som una nació artikuluan, bat etorri zinen López Bofillekin, “independentziaren helburuaren oinarri nazional ezinbestekoa” aldarrikatu behar zela. Euskal Herrian ere zabaldu da subiranotasuna orain zilegitasun demokratikoaren menpean eta erreferendum baten emaitzaren baitan jartzen duen diskurtsoa. Zure ustez, zergatik ezin da horrela izan eta zergatik ez du horrela izan behar?

Herrero de Miñonen esaldi bat aipatzen duzu artikuluan: “Nazioa demokraziaren aurreko baldintza da”. Eta gaineratzen duzu ez dagoela demokraziarik bere burua gobernatu nahi duen herri bat ez badago. Azalduko al duzu hori xeheago?

Abusuak argi ikusarazi zigun Konstituzioa zepo bat dela eta Estatutua kale itsu bat dela”. Gu ere umiliatu gintuzten, Ibarretxeren planarekin. Uste izatekoa zena, bide batez esanda. Ustezko urruntasun horretatik, zure ustez, hemen zergatik ez dugu argi ikusten Katalunian argi ikusten dena?

Zer irizten diezu independentzia lortzeko partidu politikoek hobesten dituzten bideei, hots, Espainiarekin alde biko hitzarmenak egiteari, subiranotasun partekatuari, Espainiako legedia betetzeari…? Zure ustez, bide egokiak al dira independentzia lortzeko?

2016ko azken egunetan, Vilaweb egunkari digitaleko elkarrizketa batean, independentziaren urtea 2017koa izango ote zen ari zinetela, esan zenuen denbora alferrik galtzea iruditzen zitzaizula erreferenduma bide-orrian sartzea. Zer dela eta?

Elkarrizketa horretan bertan, esaten duzu oso zaila dela jakitea herri katalanak nola erantzungo duen Espainiako Estatuak neurri gogorrak hartuz gero. Baina ez dago estaturik guztia irabaztera kalera ateratzen den herri oso bat arrastoan sartuko duenik. Herriaren indarra al daukazu askatasuna lortzeko aukera bakartzat?

Print Friendly, PDF & Email
gureberriak
About gureberriak 383 Articles
Gure Berriak Euskal Herriaren independentziaren aldeko komunikabide bat duzue: herri gisa autoestimua indartu eta sendotzen laguntzeko tresna izan nahi duen komunikabidea; egunerokoan jasaten dugun kutsadura ideologikoaren aurkako sendagaia. Menpekotasunean dirauen herri baten seme-alabak gara, eta egoera horrek ezinbestean eragina du bizitzako arlo guztietan. Munduko beste edozein herriren antzera, eguneroko berriak ikuspegi propio batetik lantzea ezinbestekotzat daukagu. Guztiok politikarekin ezinbestean dugun lotura kontuan hartuz eta askatasun egarriak bultzatuta, webgunean topatuko duzuen material oro independentziarantz zuzendutako begiradapean jorratzea dugu helburu. .