Gure Berriak Euskal Herriaren independentziaren aldeko komunikabide bat duzue: herri gisa autoestimua indartu eta sendotzen laguntzeko tresna izan nahi duen komunikabidea; egunerokoan jasaten dugun kutsadura ideologikoaren aurkako sendagaia.
Menpekotasunean dirauen herri baten seme-alabak gara, eta egoera horrek ezinbestean eragina du bizitzako arlo guztietan. Munduko beste edozein herriren antzera, eguneroko berriak ikuspegi propio batetik lantzea ezinbestekotzat daukagu. Guztiok politikarekin ezinbestean dugun lotura kontuan hartuz eta askatasun egarriak bultzatuta, webgunean topatuko duzuen material oro independentziarantz zuzendutako begiradapean jorratzea dugu helburu.
.
ANE ABLANEDO LARRION Euskaldunok ez dugu egun hezkuntza-sistema propiorik, osasun edo ogasun-sistema propiorik ere ez dugun bezala, edo zer esanik ez, gobernu propiorik. Horixe da gure arazoa, herri menderatua izanik bahitu egin zaigula propiotasuna kudeatzeko boterea edo geurea-ren […]
Eneko Bidegain Hendaiako Gure Ikastola, Beskoitzeko ikastola, Ziburuko Kaxkarotenia ikastola… 2015ean, oraino, zenbat buruko min euskaraz normaltasunez ikasi ahal izateko? Uztaritzeko Herriko Etxeak euskara ofizial izatea erabaki, eta auzitegira! Baina agintariak hor daude gu lasaitzeko: […]
“Ez dago batasunik, ezta beharrik ere, estrategiaren araberakoa ez bada”. Iparla Politikaren osagai funtsezkoa da estrategia. Politika subjektu politikoek egiten dute, eta estrategia bat izaten dute. Hau da, subjektu politiko den herri bakoitzak bere […]