Zer da “politika” deitzen dugun hori?

Politika, biolentziaren erabileraren bidez, pertsonek, herriek eta estatuek boterearen ardatz hierarkikoarekiko duten posizio asimetrikoa zehazten duten erlazioak mantentzea edo aldatzea xedetzat duen jarduera daBeharrezko jarduera bat izateaz gain, helburu hori lortzeko bidean, jarduerarik lehentasunezkoena da.

Arrazoi bategatik edo besteagatik herri batek gatazka politiko batean murgilduta aurkitzen duenean bere burua, praktikan ezinezkoa zaio gatazka horretatik at mantentzea. Aukeratzen dugun jokamoldeak beti egingo du, ia ezinbestean, lehiakide baten alde, eta ondorioz bestearen aurka.  Egiten duguna egiten dugularik ere, laguntzat edo areriotzat hartuko gaituzte, ez bagaituzte, aldi berean, bien biktima propiziatoriotzat hartzen.

Edozein arrazoi tarteko, aipatutako jokabide zehatz eta berezi hori erabiltzeari uzten dion herria aurretiaz ari zaio bere askatasunari uko egiten, edo gauza bera dena, bere biziraupenari. Ondorioz, beste batzuren kontrolpean, mendeko izatera darama bere burua eta azkenik haien hatzaparretan garbitua izatera. Gauzak diren bezalakoak dira, eta ez batzuei, itxurakeria handiago edo txikiagoz, gustatuko litzaigukeen bezala; ostrukarena egiten duenak bere askatasuna etsaiaren esku jarri besterik ez du lortzen.

Print Friendly, PDF & Email
gureberriak
About gureberriak 383 Articles
Gure Berriak Euskal Herriaren independentziaren aldeko komunikabide bat duzue: herri gisa autoestimua indartu eta sendotzen laguntzeko tresna izan nahi duen komunikabidea; egunerokoan jasaten dugun kutsadura ideologikoaren aurkako sendagaia. Menpekotasunean dirauen herri baten seme-alabak gara, eta egoera horrek ezinbestean eragina du bizitzako arlo guztietan. Munduko beste edozein herriren antzera, eguneroko berriak ikuspegi propio batetik lantzea ezinbestekotzat daukagu. Guztiok politikarekin ezinbestean dugun lotura kontuan hartuz eta askatasun egarriak bultzatuta, webgunean topatuko duzuen material oro independentziarantz zuzendutako begiradapean jorratzea dugu helburu. .