Esaten ez denak komunikatzen duena

Ainhoa Larrañaga

Komunikazioa beti lotzen dugu jokabide aktiboarekin, zerbait idaztearekin, esatearekin, … baina, sarri askotan, esaten ez denak eta isiltzen denak gehiago komunikatzen du. Gertakari, bizipen, ideia, proposamen batzuk, ez ditugu komunikatu nahi izaten, hamaika arrazoigatik. Izan bestea mintzeko beldur garelako, edo etor daitekeen erreakzioak errespetua sortzen digulako, edo etorkizunean gugan izan ditzakeen ondorioengatik … Denak ere, muin bera dute, egia esateko ausardia eza.

Ez esateak beraz, komunikatzen du eta sarritan, esaten denak baino modu eraginkorragoan gainera. Kontua da, omisioak edo ez egiteak, ondorio batzuk sortzen dituela, eta, ondorio nabarmena izaten da konfiantza galera. Gezurra esateak edo egia ezkutatzeak baina, susmopean jartzen du, isildu duena; ezkutatzen ibiltzeagatik, omisioa burutu duenak, (ez igorleak), hartzailearen konfiantza galtzen du.

Egungo gizartean, ohikoena da, egia – ez-erosoa izan ohi den egia- ezkutatzea, edo behintzat errazago suertatzen da, ezkutukeria saritzea eta egia bere gordinean botatzen duena zigortzea. Intuizioz ari banaiz ere, esango nuke, hauxe dela gure oraingo paradigma. Zalantzarik ez dago, ezkutatze ariketak ere baduela bertuterik; mina ekiditen baita askotan bide hau erabiltzen denean. Mina ekiditea gerta daiteke, eta, hartzailearen konfiantza galdu ez gainera; hartzaileak inoiz ez duelako egia horren berri edukiko. Soilik hori bermatuta daukagunean, ateratzen da isiltasuna errentagarri. Aldiz, berme hori gabe, logikoena da konfiantzaren galera eta horri buelta ematea, ez da ariketa erraza. Agian, inoiz lortuko ez dena gainera.

http://mukom.mondragon.edu/atabala/2015/03/27/esaten-ez-denak-komunikatzen-duena/

Print Friendly, PDF & Email
gureberriak
About gureberriak 383 Articles
Gure Berriak Euskal Herriaren independentziaren aldeko komunikabide bat duzue: herri gisa autoestimua indartu eta sendotzen laguntzeko tresna izan nahi duen komunikabidea; egunerokoan jasaten dugun kutsadura ideologikoaren aurkako sendagaia. Menpekotasunean dirauen herri baten seme-alabak gara, eta egoera horrek ezinbestean eragina du bizitzako arlo guztietan. Munduko beste edozein herriren antzera, eguneroko berriak ikuspegi propio batetik lantzea ezinbestekotzat daukagu. Guztiok politikarekin ezinbestean dugun lotura kontuan hartuz eta askatasun egarriak bultzatuta, webgunean topatuko duzuen material oro independentziarantz zuzendutako begiradapean jorratzea dugu helburu. .