Zapalkuntzatik askatasunera – 3.2. SUBJEKTU POLITIKOA

“Suntsitzaileen ebanjelioak —eta sasi-politika infraestrategikoek— eragindako zinismoak lausotu ez duen herritar orok elkar ezagutzen du jendetzaren erdian, elkarren ispilu balira bezala”.

Gure Berriak

 

Harreman politikoetan parte hartzen duten oinarrizko elementuak dira subjektu politikoak. Subjektu politikoa beti da herri bat, herri subiranoa. Beste herri subiranoek kontuan hartzen duten zerbait. Munduan subjektu politikoa izateko, botere nahikoa izan eta erakutsi behar da. Subjektu politikoa eta herria uztarturik doazen kontzeptuak dira. Baina zer dira?

Herria elkar identifikatzen duen eta elkarrekin bizitzeko helburua duen gizatalde bat baino ez da. Talde horrek, gainera, gaitasuna du bere helburuak lortzeko. Herriarekin, beraz, tupust egingo dugu, helburuak egitate bihurtzeko gaitasuna ere baduelako. Indarra esaten dio honek, boterea horrek, ahala hark; gaitasuna, azken finean. Parean duenaren erabakimena mugatzerainoko gaitasuna daukan herri hori da subjektu politikoa. Gaurko munduan, estatuak dira subjektu politikoak.

Print Friendly, PDF & Email
gureberriak
About gureberriak 384 Articles
Gure Berriak Euskal Herriaren independentziaren aldeko komunikabide bat duzue: herri gisa autoestimua indartu eta sendotzen laguntzeko tresna izan nahi duen komunikabidea; egunerokoan jasaten dugun kutsadura ideologikoaren aurkako sendagaia. Menpekotasunean dirauen herri baten seme-alabak gara, eta egoera horrek ezinbestean eragina du bizitzako arlo guztietan. Munduko beste edozein herriren antzera, eguneroko berriak ikuspegi propio batetik lantzea ezinbestekotzat daukagu. Guztiok politikarekin ezinbestean dugun lotura kontuan hartuz eta askatasun egarriak bultzatuta, webgunean topatuko duzuen material oro independentziarantz zuzendutako begiradapean jorratzea dugu helburu. .