Gure Berriak Euskal Herriaren independentziaren aldeko komunikabide bat duzue: herri gisa autoestimua indartu eta sendotzen laguntzeko tresna izan nahi duen komunikabidea; egunerokoan jasaten dugun kutsadura ideologikoaren aurkako sendagaia.
Menpekotasunean dirauen herri baten seme-alabak gara, eta egoera horrek ezinbestean eragina du bizitzako arlo guztietan. Munduko beste edozein herriren antzera, eguneroko berriak ikuspegi propio batetik lantzea ezinbestekotzat daukagu. Guztiok politikarekin ezinbestean dugun lotura kontuan hartuz eta askatasun egarriak bultzatuta, webgunean topatuko duzuen material oro independentziarantz zuzendutako begiradapean jorratzea dugu helburu.
.
«Politikak aldatu behar dira, eta baldintzak aldatzea esan nahi du horrek. Bestela, lege berberek iraungo dute, indar harreman berberek. Horrela, egoerak bide beretik segituko du. Beste lege batzuk behar ditugu beste errealitate bat marrazteko. (…) […]
Azken bi belaunaldietan, erdaldunen inbasioarengatik besteak beste, gure begien aurrean, Iparraldearen euskaltasuna endekatzen ari da sekulan ikusi ez zen bezala. Bainan galtzen ari da Hegoaldetik imajina ez daitekeen erritmo izigarri batean. Oraino belaunaldi pare bat […]
“Kataluniarekin asCATasunera” jardunaldietan “Independentzia zergatik?” gaia emanda Eneko Bidegainek idatzi eta irakurritako testua. Eneko Bidegain Ba ote da munduan pertsonarik, bere borondatez preso dagoenik? Galdetzen ote zaigu zergatik nahi dugun aske izan, zergatik nahi dugun […]