Gure Berriak Euskal Herriaren independentziaren aldeko komunikabide bat duzue: herri gisa autoestimua indartu eta sendotzen laguntzeko tresna izan nahi duen komunikabidea; egunerokoan jasaten dugun kutsadura ideologikoaren aurkako sendagaia.
Menpekotasunean dirauen herri baten seme-alabak gara, eta egoera horrek ezinbestean eragina du bizitzako arlo guztietan. Munduko beste edozein herriren antzera, eguneroko berriak ikuspegi propio batetik lantzea ezinbestekotzat daukagu. Guztiok politikarekin ezinbestean dugun lotura kontuan hartuz eta askatasun egarriak bultzatuta, webgunean topatuko duzuen material oro independentziarantz zuzendutako begiradapean jorratzea dugu helburu.
.
Helena Xurio zugarramurdiarrarekin izan gara solasean. Herrian jasan zuten sorgin ehizaren nondik norakoak aztertu ditu berak, eta ohartu da benetan gertatu zenak ezer gutxi duela ikustekorik aurreko belaunaldiei galdetu ostean jaso zituen erantzunekin. Hori dela […]
Jon Eyherabide Biologiako irakaslea, musikaria eta zinemazalea da, eta Hazparnen (Lapurdi) Zinegin jaialdia antolatzeko taldean dabil buru-belarri orain dela sei urtetik, zinemaldia sortu zutenetik. Bidasoa ibaiak Hego eta Ipar Euskal Herriaren artean irudikatzen duen arrakalaz […]