Gure Berriak Euskal Herriaren independentziaren aldeko komunikabide bat duzue: herri gisa autoestimua indartu eta sendotzen laguntzeko tresna izan nahi duen komunikabidea; egunerokoan jasaten dugun kutsadura ideologikoaren aurkako sendagaia.
Menpekotasunean dirauen herri baten seme-alabak gara, eta egoera horrek ezinbestean eragina du bizitzako arlo guztietan. Munduko beste edozein herriren antzera, eguneroko berriak ikuspegi propio batetik lantzea ezinbestekotzat daukagu. Guztiok politikarekin ezinbestean dugun lotura kontuan hartuz eta askatasun egarriak bultzatuta, webgunean topatuko duzuen material oro independentziarantz zuzendutako begiradapean jorratzea dugu helburu.
.
Bagira prozesuaren emaitza, Herri bidea bide-orria izan zen. Bide-orri honetan, abertzaleen helburua herriari boterea itzultzea dela aipatzen da, eta boterea itzultzeko, herriari burujabetza maila maximoa emanen dioten instituzioak herriari eskaintzea adierazten da. Zehazten da ere, […]
Lozorroan, zorroan lo. Hala omen daukagu gure azukre koxkorra; zoritxarrez, gainera, itsaso zabalean pixkanaka-pixkanaka urtzen ari da; olatuen aparrek gozorik ez, eta gazi bihurtu dute azken urteotan Karrantzatik Tuterarainoko erresuma zaharra. Krisialdi ekonomikoak gure etsaietako […]
Agendaren arabera, egun hauetan Catalunya dugu sujeta, eta, bistan dena, agenda ezin saihestu… Herriak klase politikoarekin batera ezarria denez, onetsiko dugu, baina, jeloskeriaz ikusirik ere, ez dugu Kataluniako hiritartasuna eskatuko, gu gurera: Eskuararen Herrian zer? […]