Gure Berriak Kanadan izan da, Unama’ki uhartean (Cape Breton-Nova Scotia), Jauzarreak eta Unama’ki Collegek antolatutako biltzar batean (Atlantiar Knekk Tepaw biltzarra). Han, Idoia Arana-Beobide zumaiarra aurkitu dugu, euskaldunon kulturaren eta lehen herrien kulturen arteko bitartekari lanetan.
Gure Berriak Euskal Herriaren independentziaren aldeko komunikabide bat duzue: herri gisa autoestimua indartu eta sendotzen laguntzeko tresna izan nahi duen komunikabidea; egunerokoan jasaten dugun kutsadura ideologikoaren aurkako sendagaia.
Menpekotasunean dirauen herri baten seme-alabak gara, eta egoera horrek ezinbestean eragina du bizitzako arlo guztietan. Munduko beste edozein herriren antzera, eguneroko berriak ikuspegi propio batetik lantzea ezinbestekotzat daukagu. Guztiok politikarekin ezinbestean dugun lotura kontuan hartuz eta askatasun egarriak bultzatuta, webgunean topatuko duzuen material oro independentziarantz zuzendutako begiradapean jorratzea dugu helburu.
.
otsaila 12, 2020gureberriakElkarrizketakIruzkinak desaktibatuta daude “Hilgarria dugun egoera honi buelta emanen dion gure belaunaldi berriari tresnak helaraztea dugu helburu” sarreran
Otsailaren 22 eta 23rako antolatu den ekitaldi baten berri ematera gatoz gaurkoan. HERRIEXISTENTZIA izena hartu dute antolatzaileek, eta hau da euren aurkezpen gutuna: “Adi, lagunok: Idatzi honen bitartez HERRIEXISTENTZIA ekimena aurkeztu nahi dizuegu. Euskal Herriko […]
1) Aspaldi honetan, inkestek eta politikari abertzaleek diote Hegoaldean kontzientzia nazionalak behera egin duela… Nola dago Iparraldean, zer ikuspegi duzu gai honetaz? Hemen, holako inkestarik ez dut ikusi, baina kontzientzia nazionala beti urria izan da […]