Pako Aristirekin izan gara, “Idazki politikoak” liburuaren aitzakian. Azken urteetan “Berria” egunkarian idatzitako artikuluen antologia eder bat dakar liburu horrek, eta webgune honetan bertan eska daiteke. Hona hemen zer kontatu digun Urrestillako idazle handiak.
Gure Berriak Euskal Herriaren independentziaren aldeko komunikabide bat duzue: herri gisa autoestimua indartu eta sendotzen laguntzeko tresna izan nahi duen komunikabidea; egunerokoan jasaten dugun kutsadura ideologikoaren aurkako sendagaia.
Menpekotasunean dirauen herri baten seme-alabak gara, eta egoera horrek ezinbestean eragina du bizitzako arlo guztietan. Munduko beste edozein herriren antzera, eguneroko berriak ikuspegi propio batetik lantzea ezinbestekotzat daukagu. Guztiok politikarekin ezinbestean dugun lotura kontuan hartuz eta askatasun egarriak bultzatuta, webgunean topatuko duzuen material oro independentziarantz zuzendutako begiradapean jorratzea dugu helburu.
.
Asisko Urmenetaren ‘Amaiur! Libera State’ liburua aurkeztu zuten larunbatean Amaiurko Herriko Plazan, giro ezin hobean. Herriak ez dauka ahanzteko orain dela bortz mende han gertatua. Hona hemen ekitaldiari buruzko bideoa.
Enpresen akzioak, elikagaiak, lehengaiak, estatuen zor-jaulkipenak, dibisen arteko trukeen balioak… ugariak dira munduko burtsetan gaur egun salerosten diren aktibo motak. Aktibo horien prezioak eskariaren eta eskaintzaren legeak mugiarazten (omen) ditu, gora edo behera. Eta, jakina, […]