Duela gutxi, Kanadara joan ginen, eta, orain, Katalunian izan gara, Santiago Espot elkarrizketatzeko. Idazle, politikari eta enpresaburu hau, besteak beste, Caràcter prestakuntza politikorako akademia berriaren bultzatzaileetariko bat da.
Gure Berriak Euskal Herriaren independentziaren aldeko komunikabide bat duzue: herri gisa autoestimua indartu eta sendotzen laguntzeko tresna izan nahi duen komunikabidea; egunerokoan jasaten dugun kutsadura ideologikoaren aurkako sendagaia.
Menpekotasunean dirauen herri baten seme-alabak gara, eta egoera horrek ezinbestean eragina du bizitzako arlo guztietan. Munduko beste edozein herriren antzera, eguneroko berriak ikuspegi propio batetik lantzea ezinbestekotzat daukagu. Guztiok politikarekin ezinbestean dugun lotura kontuan hartuz eta askatasun egarriak bultzatuta, webgunean topatuko duzuen material oro independentziarantz zuzendutako begiradapean jorratzea dugu helburu.
.
Hiru dozena lagun abiatu dira oinez Biriatuko Lizarlan baserritik behera, Endarlatsako zubirantz. Bide hori hamaika jenderen eta pusken pasagune suertatu da aspaldiko denboretatik, inperioek gure herri hau hemendik bertatik bitan urratzea erabakiz gero batez ere. […]
Igandean, Plaza Berria berreskuratzeko proposamen publikoa aurkeztu zuten Donostian, hiri horretako plaza horri bere izena itzultzeko asmoz. Plazan bertan bildu ziren, udaletxe zaharraren arkupeetan, eta 150 lagunek sinatu zuten plazari izena aldatzeko adierazpena. Horren harira, […]
Víctor Alexandre Biziki gomendatzen dut Paul Vidal filologoaren El bilingüismo mata liburua (Pórtico, 2015) irakurtzea. Aire garbia arnasteko leiho bat da, oso ongi azaltzen dituena hizkuntza katalanaren makalaldia eta (makalaldi horretaz jabetzen ez bagara) gainera […]