Indar erlazioaz – Iñigo Larramendi

Asko mintzo dira aspaldian elkarbizitzaz, ezberdinen arteko zubiaz, denok bakean bizi beharraz… Posible ikusten duzu? Horren atzean zer gordetzen da, edo, bestela esanda, noren intereseko ideiak dira?

Erabakigarria dirudien kontzeptu bat landu duzu: zilegitasuna barruan dago, ez kanpoan, baita hizkuntzaren arazoan ere… Argituko duzu hori?

Independentziari buruzko testu eder batean, duintasunaz diharduzu… Zer lotura dago bien artean? Independentziarako arrazoiak pilatu ordez, gogoeta sakon bat proposatzen duzu…

Euskal politikariak beti ari dira gure nazioa Madrilen aitortu beharraz, gure gatazkaren irtenbidea Madrilen exijitu beharraz, Madrili gurekiko errespetua eskatzen… Ba al dago guztiotarako aukerarik? Nondik dator jarrera hori?

Zalantzan jartzen dira Baskonia historikoaren ezaugarriak ere. Zeinek sortzen du zalantza? Zergatik? Ezin dugu euskaldunok modu naturalean kontatu gure historia? Ez ziren egokiak gure erakundeak?

Gure kontzeptu politikoetan, zenbateraino daude sartuta Espainiako eta Frantziako erreferentzia eta paradigmak?

Print Friendly, PDF & Email
gureberriak
About gureberriak 383 Articles
Gure Berriak Euskal Herriaren independentziaren aldeko komunikabide bat duzue: herri gisa autoestimua indartu eta sendotzen laguntzeko tresna izan nahi duen komunikabidea; egunerokoan jasaten dugun kutsadura ideologikoaren aurkako sendagaia. Menpekotasunean dirauen herri baten seme-alabak gara, eta egoera horrek ezinbestean eragina du bizitzako arlo guztietan. Munduko beste edozein herriren antzera, eguneroko berriak ikuspegi propio batetik lantzea ezinbestekotzat daukagu. Guztiok politikarekin ezinbestean dugun lotura kontuan hartuz eta askatasun egarriak bultzatuta, webgunean topatuko duzuen material oro independentziarantz zuzendutako begiradapean jorratzea dugu helburu. .