Jango ez bagaituzte

asisko
Asisko Urmenetaren Argiako ataletik hartua

 

Kultura eta hizkuntza arrotzak indarrez ezarri zizkiguten, guk geure hizkuntza propioa arbuiatu eta gutxiesteraino. Eta horrelaxe gaude: Debeku eta zigorrez hilzorira eraman duten hizkuntza bat eta kultura bat hauspotu nahian. Iparraldeko lagunak ulertzen ez ditugula. Maulen baino etxekoago sentitzen garela Jacan. Edo Logroñon. Edo Ezkarain.

Historia ukatu digute: Estatu izan ginela. Nafarroa bat. Garesti ordaintzen baita gerra guztiak galdu izana. Isilarazi dizkigute hildakoak, atxilotuak, erbesteratuak. Isilarazi gure errelatoak.

Eta ezarri ziguten euren legea. Sortu zizkiguten instituzioak bertakoak izango balira bezala. Eta guk, galtzaileok, 3 lurraldetan zatiturik, sinestu dugu euren legeak babesten gaituela. Jaurlaritza dugulako gobernu bat dugula. Eta hau demokrazia bat dela. Hauxe dela egoera normala. Eta bla. Eta ja. Eta pa!

Baina nik bezala dakizue zuek: Espainia monarkia bat da. Eta gu, galtzaileok, gure lehendakaria buru, Espainiako erregearen oinetara makurtzen garaEuskal Herrira datorrenero. Badirudi horrela ulertzen dutela batzuk XXI. mendeko subiranista izatea, estatu (uler bedi Espainia) plurinazionala aldarrikatzen dutenean. Eta aterako dizkigute kaxoian gordetako ikurrina guztiak kanpainetan Euskadi defenditzeko, Euskal Herria beharrean.

Baina bide horretatik ondorioa garbia da: Gero eta espainolduago gaude, gero eta frantsestuago. Gure jatorrizko nortasuna berreskuratzeko grina uxatzeko bidean gara. Horixe dago Espainiako monarkian segita. Horixe dago Frantziako errepublikan.

Joan gaitezen. Jango ez bagaituzte. Guztiz.

asisko10
Asisko Urmenetaren Argiako ataletik hartua

 

IMANOL EPELDE PAGOLA

Jatorrizkoa:

Jango ez bagaituzte

Print Friendly, PDF & Email
gureberriak
About gureberriak 383 Articles
Gure Berriak Euskal Herriaren independentziaren aldeko komunikabide bat duzue: herri gisa autoestimua indartu eta sendotzen laguntzeko tresna izan nahi duen komunikabidea; egunerokoan jasaten dugun kutsadura ideologikoaren aurkako sendagaia. Menpekotasunean dirauen herri baten seme-alabak gara, eta egoera horrek ezinbestean eragina du bizitzako arlo guztietan. Munduko beste edozein herriren antzera, eguneroko berriak ikuspegi propio batetik lantzea ezinbestekotzat daukagu. Guztiok politikarekin ezinbestean dugun lotura kontuan hartuz eta askatasun egarriak bultzatuta, webgunean topatuko duzuen material oro independentziarantz zuzendutako begiradapean jorratzea dugu helburu. .