KALTEA EGINA DAGO

  1. Hizkuntza minoritario bat gehiengoaren hizkuntza bilakarazi daiteke, eta, beraz normalizatu daiteke. Gipuzkoa orain dela mende gutxi euskaldun elebakarrez josia zegoen, gehienak euskaldun hutsak ziren, eta erdal komunitatea minoritarioa zen. Bistakoa da, beraz, gutxiengoaren mintzaira bat hizkuntza hegemonikoa bilakarazi daitekeela baldintza nazional eta politiko batzuen mende.
  2. Alabaina, hizkuntza minorizatu batek gain hartu al diezaioke hizkuntza hegemonikoari? Ondo dakigunez, hizkuntza minorizatu bat nazio minorizatu baten ondorioa da. Gipuzkoako erdal komunitate minoritarioa ez zetorren nazio minorizazio batetik, nazio okupatzailearen eskutik  baizik. Erdaldunak gutxiengoa ziren baina estatu nazional baten boterea zeukaten atzean.
  3. Euskal komunitatearen minorizazioak eskolatik sortzen diren euskal hiztunen euskarazko sozializazioa ahalbideratzea ezinezkoa egin al dezake? Gure ustez, bai, euskarazko eskolatzea euskaraz bizi den komunitate batekin konbinatzen ez bada.
  4. Minorizazioak euskarazko sozializazioa eten egin du: hau da, hizkuntza baten sozializazioari dagokion zirkuitu osoa transmisio kulturalak (eskolak) eta transmisio naturalak (komunitateak) osatzen badute, minorizazioak ez du ahalbidetzen eskolako sozializazio kulturala komunitatearekin bat egin eta transmisioaren zirkuitu osoa berreskuratzea UEMAko herrixketan ez bada.
  5. Gurpil zoroaren logika gaiztoa: eskolak komunitatearen laguntza behar du euskal hiztunaren gaitasun komunikatiboa bermatzeko baina ezin du laguntza hori jaso komunitatea ezin delako gaitasun akademiko hutsarekin euskaldundu UEMAko herrixketan salbu.  
  6. Posible izango al da egunen batean komunitateak euskaraz funtzionatzea eskolan ikasitako euskararekin?

Joxe Manuel Odriozola

 

Print Friendly, PDF & Email
gureberriak
About gureberriak 383 Articles
Gure Berriak Euskal Herriaren independentziaren aldeko komunikabide bat duzue: herri gisa autoestimua indartu eta sendotzen laguntzeko tresna izan nahi duen komunikabidea; egunerokoan jasaten dugun kutsadura ideologikoaren aurkako sendagaia. Menpekotasunean dirauen herri baten seme-alabak gara, eta egoera horrek ezinbestean eragina du bizitzako arlo guztietan. Munduko beste edozein herriren antzera, eguneroko berriak ikuspegi propio batetik lantzea ezinbestekotzat daukagu. Guztiok politikarekin ezinbestean dugun lotura kontuan hartuz eta askatasun egarriak bultzatuta, webgunean topatuko duzuen material oro independentziarantz zuzendutako begiradapean jorratzea dugu helburu. .