Gidaritza politikoa. Ba al dugu horrelakorik Euskal Herrian?

Hobbesek dio Herriak direla oinarrizko eragile sozial eta historikoak, eta Herri batek politikan arrakasta / arrakasta politikoa izan nahi badu oinarrizko zenbait baldintza bete behar dituela.

Horietako bat, baitezpadakoa, gidaritza politiko egoki bat izatea da. Herri batek irabazi nahi badu, lider bat izan behar du, ez pertsona soil moduan ulertua, organo kolektibo baten moduan baizik; hau da, ezinbestekoa du Gobernu bat izatea.

Gobernu horren eginkizuna Herriak dauzkan baliabide guztiak egokiro erabili eta kudeatzea da, hau da, helburu eta bitartekoak orekan izango dituen / ondo ezkontzen diren estrategia formulatu behar du. Alde horretatik, profesionala izan behar du, arrazoia erabili behar du.

Herriak indarra behar du, berez eta etengabe sortu eta ateratzen zaion indar hori. Izan ere, hori gabe jai dauka, baina horrekin bakarrik ez du nahikoa.

Herri eta Gobernurik gabe ezin daiteke arrakastarik izan. Biak dira beharrezko.

Lidergo politiko batek, besteak beste, honako ezaugarri hauek ditu:

Objektibotasuna: egoera konkretuaren ezagutza eta haren analisi zehatza egiteko gaitasuna; argitasuna: etsaiaren ahulguneak eta norberaren indarguneakzein diren jakitea; eszeptizismoa: ezin da fidatu eta ezin dute engainatu; eta aholkuak entzuteko eta erabakiak hartu aurretik gaiak eztabaidatzeko gaitasuna ere izan behar du.

Laburtuz, Herri orok lortu nahi duen helburu politikoa zehaztuko duen estrategia osatu behar du, estrategiaren barnean txertaturik egongo diren pauso taktikoekin batera.

Horiek dira, hitzez hitz, gaur euskal politika deritzon horretan inondik ere agertzen ez zaizkigun ezaugarriak.

Emaitzei erreparatu besterik ez dago horretaz ohartzeko; izan ere, politikan, garaipena da balio duen bakarra, eta ez borondate ona izateak.

Print Friendly, PDF & Email
gureberriak
About gureberriak 383 Articles
Gure Berriak Euskal Herriaren independentziaren aldeko komunikabide bat duzue: herri gisa autoestimua indartu eta sendotzen laguntzeko tresna izan nahi duen komunikabidea; egunerokoan jasaten dugun kutsadura ideologikoaren aurkako sendagaia. Menpekotasunean dirauen herri baten seme-alabak gara, eta egoera horrek ezinbestean eragina du bizitzako arlo guztietan. Munduko beste edozein herriren antzera, eguneroko berriak ikuspegi propio batetik lantzea ezinbestekotzat daukagu. Guztiok politikarekin ezinbestean dugun lotura kontuan hartuz eta askatasun egarriak bultzatuta, webgunean topatuko duzuen material oro independentziarantz zuzendutako begiradapean jorratzea dugu helburu. .