Gure Berriak Euskal Herriaren independentziaren aldeko komunikabide bat duzue: herri gisa autoestimua indartu eta sendotzen laguntzeko tresna izan nahi duen komunikabidea; egunerokoan jasaten dugun kutsadura ideologikoaren aurkako sendagaia.
Menpekotasunean dirauen herri baten seme-alabak gara, eta egoera horrek ezinbestean eragina du bizitzako arlo guztietan. Munduko beste edozein herriren antzera, eguneroko berriak ikuspegi propio batetik lantzea ezinbestekotzat daukagu. Guztiok politikarekin ezinbestean dugun lotura kontuan hartuz eta askatasun egarriak bultzatuta, webgunean topatuko duzuen material oro independentziarantz zuzendutako begiradapean jorratzea dugu helburu.
.
BAT zer da, zenbaki hutsa Ala bete daitekeena Nire iritziz guretzat Dudik gabe bigarrena Bainan hortako Herria Da mugitu behar dena Euskal Gobernu bakarra Sortzeko asmoz aurrena Ipar Hego lurraldea Batu behar da hurrena Borrokan […]
“Pedagogia hezkuntzaren zientzia da; hortaz, independentziaren heziketa politikoa behar dugu herri honetan”. Pako Aristi Aurreko ataletan, independentzia lortzeko beharrezko diren bi jardunbide aipatu ditugu: indarrak, baliabideak eta helburuak modu egokian lotzeko politika egin beharra, […]
778. urtea. Agorrilak 15 zituen gure herriak Ibañetako mendi gainean Carolus I.aren gudarostea garaitu zuenean eta Nafarroako Erresumaren atalaurrean sartu zenean. Data ezinago esanguratsua, inoiz ukatu gabeko estatuaren jarraikitasuna aldarrikatzeko. Hala, 778ko balentria hura gogoratzeko, zenbait […]