INPERIALISMOA ETA ERREFERENDUMAK

Urak zertxobait baretu diren honetan, españolen komunikabide guztiak aztoratu zituen afera zahar baten egungo egoeraz baliatuko gara aste honetako gaiari heltzeko: Gibraltar.

El Pais egunkariko editorial batez baliatuko gara. Non 2013ko Abuztuaren 11ean hauxe irakurri genezakeen:

“Ambos casos (Gibraltar eta Malvina uharteez ari da) tienen en común que se trata de situaciones coloniales residuales, y que en ambos se contrapone el criterio poblacional (la opinión de sus habitantes) y el territorial (el marco físico del que forma parte). Sería injusto aplicar únicamente el primer criterio, pues basta con llenar el territorio de colonos para obtener una mayoría favorable al statu quo. Los británicos han llegado a admitir fórmulas de cosoberanía, pero siempre que fueran aceptadas por la población gibraltareña. Lo que equivale a anular esa posibilidad.”

Hemeroteka lanarerekin jarraituz, atzerago joko dugu denboran. Españako bigarren errepublikako presidente izan zen Niceto Alcalá Zamorak, gerra galdu eta erbestean zelarik 1945ean esandakoak dakarzkigu gogora:

“Resulta que ya entre Inglaterra y España solo se plantea e interpone un problema: el de Gibraltar. Han pasado más de dos siglos; podrían pasar muchos más, y ese problema seguiría vivo, aunque Inglaterra arrancara de Gobiernos indignos y de España postrada una serie sin fin de ratificaciones, y aun conseguida la tarea fácil de britanizar por hábito, poderío, educación y conveniencia, una ciudad pequeña. El derecho español es imprescriptible e irrenunciable, como cuestión a la vez de dignidad y de tranquilidad; por ello, ni de tiempo, ni siquiera de voluntad”.

Españolek argi dute zer den erreferendum bat inperialismoaren mende zaudenean, inperioaren aldeko abantaila ugari eskaintzen dituen joko maltzur bat baino ez. Eta ez dute onartzen. Gehiengo eta gutxiengoen jokua “errez” irabazten baita, boterea, ohiturak, edota hezkuntza erabiliz herria kolonizatzeko. Eta azken unean beharrezkoa balitz, baita erreferendumaren zentsoa kolonoz puztuta ere.

Hemen aldiz, erabakitzeko eskubidea independentziarako tresna erabilgarri gisa saldu nahi diguten honetan, Alcalá Zamoraren esaldia gureratuko dugu, bide batez gogoratuz bere herriarentzat oso argi zutena guri behin eta berriz ukatu zigutela berak eta gainontzeko errepublikar españolek.

Euskaldunok gure independentziarako dugun eskubidea ukaezina eta preskribaezina da, eta horrexegatik ez da ez denbora, eta ezta borondate kontu bat ere.

gibraltar2

Print Friendly, PDF & Email