Ekaitz Bergaretxe itzultzaile eta interpreteak Masusta erreximenta liburu arrakastatsua plazaratu zuen orain dela urte eta erdi. Ale guztiak saldurik, berriro argitaratzea erabaki du Herrima argitaletxeak. Horren aitzakian, Radiokulturak Bergaretxerekin izandako solasaldia ekarri dugu gaur gure txokora. Solasaldi horretan, liburuaz ez ezik, bere lanbideaz ere mintzatu da; besteak beste, adimen artifiziala itzulpengintzan izaten ari den eraginaz.

