Gaur, sarean topatu dugun elkarrizketa batekin gatozkizue. Ziliport kolektibokoak Asisko Urmenetarekin izan ziren, Sorgina Banaiz dokumental estreinatu berriaren inguruan solasean. Elkarrizketa interesgarritzat jota, hona ekartzea erabaki dugu, zuoi irakurleoi ere hala irudituko zaizuelakoan.
Urrian dokumentalaren emanaldi berezi bat antolatuko dugu Martin Ugalde kultur parkean, eta laster emango dizuegu haren berri. Bitartean, solasaldiarekin uzten zaituztegu.

