Gure Berriak Euskal Herriaren independentziaren aldeko komunikabide bat duzue: herri gisa autoestimua indartu eta sendotzen laguntzeko tresna izan nahi duen komunikabidea; egunerokoan jasaten dugun kutsadura ideologikoaren aurkako sendagaia.
Menpekotasunean dirauen herri baten seme-alabak gara, eta egoera horrek ezinbestean eragina du bizitzako arlo guztietan. Munduko beste edozein herriren antzera, eguneroko berriak ikuspegi propio batetik lantzea ezinbestekotzat daukagu. Guztiok politikarekin ezinbestean dugun lotura kontuan hartuz eta askatasun egarriak bultzatuta, webgunean topatuko duzuen material oro independentziarantz zuzendutako begiradapean jorratzea dugu helburu.
.
Joan den mendearen erdialdean Euskal Herrian piztu zen txinpartak piztu zuen sugarra gehienbat nazio auziari zerion. Hasieran bederen askapen nazionalaren ezaugarriak nabarmendu ziren orduko borroka politikoan. Euskararen egoera ezin larriagoa zen eta ikastolen eta gau-eskolen […]
Berrogeita hamar bat lagun bildu dira Senpere (Lapurdi) Larraldean ekainaren 19ko goizean. Eneko Bidegain hasi da independentziaren tabuaz ohartarazten: taktika elektorala nagusitu denez, epeldu da herriaren diskurtso politikoa, frantsesa edo espainola dena erakarri nahian, independentismoa […]