‘Estrategia’ dokumentala.

Joseba Ariznabarretak Estrategia izeneko dokumentala atera berri du.

Zapalkuntzatik Askatasunera liburuan, hauxe genioen estrategiaz:

“Politikaren osagai funtsezkoa da estrategia. Politika subjektu politikoek egiten dute, eta estrategia bat izaten dute. Hau da, subjektu politiko den herri bakoitzak bere politika egiten du, eta, ondorioz, bere estrategia du, beste herrien indarren artean bizirik irautea bermatzen diona.

Helburu bat lortzeko behar den indarra egoki erabiltzea da estrategia: helburuaren eta bitartekoen artean egokitasun bat behar da. Helburuaren arabera, bitarteko batzuk edo beste erabiliko dituzu, gehiago edo gutxiago. Eta alderantziz ere bai: zuk dituzun bitartekoek, baliabideek edo indarrek zehaztuko dute zein izan behar duen zure helburua. Helburu bat jartzea eta helburu horrek eskatzen dituen baliabide guztiak erabiltzea helburu hori lortzeko, horixe da estrategia; denak erabiltzea eta ondo erabiltzea: noiz, nola, non, eta abar”.

Estrategiari buruzko hausnarketa funtsezkoa da nazio okupatuarentzat, eta horregatik ekarri dugu gurera.

Dokumentala, osorik, hemen:

estrategiA | Dokumental Osoa from Joseba Ariznabarreta on Vimeo.

Print Friendly, PDF & Email
gureberriak
About gureberriak 383 Articles
Gure Berriak Euskal Herriaren independentziaren aldeko komunikabide bat duzue: herri gisa autoestimua indartu eta sendotzen laguntzeko tresna izan nahi duen komunikabidea; egunerokoan jasaten dugun kutsadura ideologikoaren aurkako sendagaia. Menpekotasunean dirauen herri baten seme-alabak gara, eta egoera horrek ezinbestean eragina du bizitzako arlo guztietan. Munduko beste edozein herriren antzera, eguneroko berriak ikuspegi propio batetik lantzea ezinbestekotzat daukagu. Guztiok politikarekin ezinbestean dugun lotura kontuan hartuz eta askatasun egarriak bultzatuta, webgunean topatuko duzuen material oro independentziarantz zuzendutako begiradapean jorratzea dugu helburu. .