Gure Berriak Euskal Herriaren independentziaren aldeko komunikabide bat duzue: herri gisa autoestimua indartu eta sendotzen laguntzeko tresna izan nahi duen komunikabidea; egunerokoan jasaten dugun kutsadura ideologikoaren aurkako sendagaia.
Menpekotasunean dirauen herri baten seme-alabak gara, eta egoera horrek ezinbestean eragina du bizitzako arlo guztietan. Munduko beste edozein herriren antzera, eguneroko berriak ikuspegi propio batetik lantzea ezinbestekotzat daukagu. Guztiok politikarekin ezinbestean dugun lotura kontuan hartuz eta askatasun egarriak bultzatuta, webgunean topatuko duzuen material oro independentziarantz zuzendutako begiradapean jorratzea dugu helburu.
.
Frederic J. Porta Herrialde okupatu batean bizitzen (bizirauten) jakin behar duzu. Artikulu hau berezi samarra da. Nabigazio-mapa gisa balio izan nahi du, oihaneko mapa gisa, bizirauteko eskuliburu gisa, Kataluniako kolonian. Okupazioaren, menderakuntzaren sakonenean, beti dago […]
1) Aspaldi honetan, inkestek eta politikari abertzaleek diote Hegoaldean kontzientzia nazionalak behera egin duela… Nola dago Iparraldean, zer ikuspegi duzu gai honetaz? Hemen, holako inkestarik ez dut ikusi, baina kontzientzia nazionala beti urria izan da […]