SORGINA BANAIZ dokumentalaren proiekzioa Andoaingo Martin Ugalden

Pasa den astean aurreratu genuen moduan, urriaren 9an Andoaingo Martin Ugalde parkean Asisko Urmenetaren Sorgina banaiz dokumentala proiektatuko dugu, arratsaldeko 7etan. Proiekzioaz gain, solasaldia ere izango da, zuzendariarekin, eta galderak egiteko aukera izango dute bertaratzen direnek. Apuntatu data zuon agendetan eta ez galdu dokumental interesgarri hau ikusteko aukera. Ez zaizue damutuko.

 

Print Friendly, PDF & Email
About gureberriak 423 Articles
Gure Berriak Euskal Herriaren independentziaren aldeko komunikabide bat duzue: herri gisa autoestimua indartu eta sendotzen laguntzeko tresna izan nahi duen komunikabidea; egunerokoan jasaten dugun kutsadura ideologikoaren aurkako sendagaia. Menpekotasunean dirauen herri baten seme-alabak gara, eta egoera horrek ezinbestean eragina du bizitzako arlo guztietan. Munduko beste edozein herriren antzera, eguneroko berriak ikuspegi propio batetik lantzea ezinbestekotzat daukagu. Guztiok politikarekin ezinbestean dugun lotura kontuan hartuz eta askatasun egarriak bultzatuta, webgunean topatuko duzuen material oro independentziarantz zuzendutako begiradapean jorratzea dugu helburu. .