Nor zen Jule Fernandez Zabaleta?

Nor Kapitolina Buztintze? Nor ziren Katalina Alastuei, Malena Jauregiberri eta Maritxu Olabe? Euskal Herriko maistrak, “errientsak”, emakume aitzindariak kulturaren transmisioan, eta hori baino gehiago, itzalean geratu eta ahanzturan erori direnak guztiak ere, ez baitira kabitzen herri kolonizatuaren erreferentzia-mundu arroztuan.

Hori nolabait konpontzeko ahalegina egin du Asisko Urmeneta komikigileak, Don Campistron komikigilearen laguntzarekin, Gora euskal (h)errientsak! saiakera grafikoan (Erroa, Herrima, Gureberriak, Begiraleak). Obraren osagaiak? Feminismoa, euskaltzaletasuna, Emakume Abertzale Batza… Emaitza? Bikaina, baina zerorrek epaitzea onena.

Bihar aurkeztuko dute lana (azaroak 24, ostirala), 19:00etan, Donibane Lohizunen, Dukontenian.

Erosi nahi izanez gero, hemen bertan eskatu.

 

Print Friendly, PDF & Email
gureberriak
About gureberriak 383 Articles
Gure Berriak Euskal Herriaren independentziaren aldeko komunikabide bat duzue: herri gisa autoestimua indartu eta sendotzen laguntzeko tresna izan nahi duen komunikabidea; egunerokoan jasaten dugun kutsadura ideologikoaren aurkako sendagaia. Menpekotasunean dirauen herri baten seme-alabak gara, eta egoera horrek ezinbestean eragina du bizitzako arlo guztietan. Munduko beste edozein herriren antzera, eguneroko berriak ikuspegi propio batetik lantzea ezinbestekotzat daukagu. Guztiok politikarekin ezinbestean dugun lotura kontuan hartuz eta askatasun egarriak bultzatuta, webgunean topatuko duzuen material oro independentziarantz zuzendutako begiradapean jorratzea dugu helburu. .