DAMNATIO MEMORIAE (OROIMENAREN KONDENAZIOA)

Hildakoen ohorea zapuzteko era izan zen; helburua pertsona horien arrastoa bizitza publikotik ezabatzea zen, inoiz existitu izan ez balira bezala.

Atzo gure oroimena kondenatu zuten.

Atzo, azaroaren 10ean, memoriaren eguna ospatu zuten ”gure politikariek” Eusko Legebiltzarrean. ”Atzera begiratu aurrera jarraitzeko” aukeratu dute aurtengo lelotzat.

Memoriaren eguna “kohesio tresna bat” izan behar da, ez zatitzailea, diote. Horretarako, oso epe laburreko biolentzia koiunturala besterik ez dute ikusten/ikusi nahi.

Guk, azaroaren 7an, duela 410 urte Espainiako Inkisizioak Logroñon epaitu eta hil arte kartzelatu edo bizirik erre zituzten 31 zugarramurdiar gogoratu eta omendu genituen.

Guk salatzen dugun biolentziaren biktimak gogoratzeko, mende asko egin behar da atzerantz. Horrek ez du esan nahi, ordea, gaur biolentziarik nozitzen ez dugunik, Espainiaren eta Frantziaren biolentzia egiturazkoa baita, eta ez du etenik izango gure askatasuna berreskuratzen ez dugun artean.

Guk beste lelo bat dugu:

“Lehengo” krimenek, oraingo krimenek bezala, zigorrik gabe eta indarrean jarraitzen dute; ez dira iraganeko historia, ez dute iraungitze-datarik.

Ezin da egungo okupazio-erregimena berretsi bera eraiki duten eta mantentzen duten krimenak aldarrikatu gabe. Ezin dira kondenatu krimenok haiek eratu duten menderatze politiko, ekonomiko eta ideologikoari uko egin gabe.


*Mila esker Helena Xuriori, bideoa apaintzeko argazki eder horiek uzteagatik!

Print Friendly, PDF & Email
gureberriak
About gureberriak 383 Articles
Gure Berriak Euskal Herriaren independentziaren aldeko komunikabide bat duzue: herri gisa autoestimua indartu eta sendotzen laguntzeko tresna izan nahi duen komunikabidea; egunerokoan jasaten dugun kutsadura ideologikoaren aurkako sendagaia. Menpekotasunean dirauen herri baten seme-alabak gara, eta egoera horrek ezinbestean eragina du bizitzako arlo guztietan. Munduko beste edozein herriren antzera, eguneroko berriak ikuspegi propio batetik lantzea ezinbestekotzat daukagu. Guztiok politikarekin ezinbestean dugun lotura kontuan hartuz eta askatasun egarriak bultzatuta, webgunean topatuko duzuen material oro independentziarantz zuzendutako begiradapean jorratzea dugu helburu. .