Galdaokoko hitzaldi-zikloa

Hitzaldi-ziklo polita antolatu du Orreaga taldeak Galdakaon, maiatzerako. Lau hitzaldi izango dira; bat hileko ostiral bakoitzeko. Torrezabal kultur etxean izango dira guztiak ere, eta arratsaldeko 7etan hasiko dira.

Lehenengoa, beraz, ostiral honetan bertan da, hilak 5. Eta ez da nolanahikoa izango. Izan ere, puri-purian dagoen gai batez arituko dira: zorioneko eskuaz, hau da, Irulegiko Eskuaz. Juan Martin Elexpuru filologo, idazle eta itzultzaileak egingo du hitzaldia.

Beste hiru hitzaldiek ere oso itxura ona dute (ikusi egitaraua). Hauek izango dira hizlariak: Oskar Aranzabal ekonomialaria, Jon Irureta filosofoa eta Peio Monteano historialaria. Aranzabal ekonomialaria Federiko Krutwig jakintsuari buruz mintzatuko da; Irureta, berriz, euskal politikaren makaleriaz;eta Monteano, azkenik, Belatz kapitainaz.

Print Friendly, PDF & Email
gureberriak
About gureberriak 383 Articles
Gure Berriak Euskal Herriaren independentziaren aldeko komunikabide bat duzue: herri gisa autoestimua indartu eta sendotzen laguntzeko tresna izan nahi duen komunikabidea; egunerokoan jasaten dugun kutsadura ideologikoaren aurkako sendagaia. Menpekotasunean dirauen herri baten seme-alabak gara, eta egoera horrek ezinbestean eragina du bizitzako arlo guztietan. Munduko beste edozein herriren antzera, eguneroko berriak ikuspegi propio batetik lantzea ezinbestekotzat daukagu. Guztiok politikarekin ezinbestean dugun lotura kontuan hartuz eta askatasun egarriak bultzatuta, webgunean topatuko duzuen material oro independentziarantz zuzendutako begiradapean jorratzea dugu helburu. .