“Euskal Herriren enzierroa luzatzen doa kale luzez”

 

Aurten, hogei urte bete dira Bitoriano Gandiaga poeta hil zela. Mendatan jaio zen, Orbelaun baserrian, 1928ko urriaren 8an, eta Arantzazuko frantziskotarren komentuan hil, 2001eko otsailaren 21ean.

1940an, Arantzazuko frantziskotarren komentuan sartu zen nobizio moduan. 1954an apaiztu zen, eta irakasle aritu zen Arantzazun.

Gaztetatik hasi zen olerkiak idazten, eta “Aránzazu”, “Eusko Gogoa”, “Egan” eta “Olerti” aldizkarietan kolaborazioak eginez hasi zen euskal poeta modura nabarmentzen. Sei liburu argitaratu zituen Gandiagak: “Elorri”, “Hiru gizon bakarka”, “Uda batez Madrilen”, “Gabon dut anuntzio”, “Denbora galdu alde” eta “Ahotsik behartu gabe”. Lan ugari utzi zituen argitaratu gabe hiltzean, bizitzan argitaraturikoak baino askoz gehiago.

1974an, “Hiru gizon bakarka” argitaratu zuen. Liburu horrek ez du zerikusirik aurrekoarekin, “Elorri”-rekin, eta euskara du gai nagusietako bat. Bigarren liburu horretan, Euskal Herriaren eta euskaldunon egoerak sorrarazten dion saminaz mintzo da. Agintari frankistekin arazoak izan zituen; izan ere, liburuan erregimena arriskuan jar zezaketen edukiak barneratzen zirela iruditu zitzaien. Poema haietan, bere herriak eta bere hizkuntzak pairatzen duen zapalkuntzarekin konprometitutako eta mindutako poeta bat hautematen da.

Kontuak eman behar izan zizkien Espainiako epaileei. “Hiru gizon bakarka” lanaren berrargitalpenean (Elkar) honela kontatzen du:

Mahai handi batean zeuden, bi gizon alde batean; buru egiten edo, emakume bat erdian, andre gaztea, itxura onekoa; beste gizon bi gero eta beste gizon bat fitxero batera begira denbora guztian, kajoi bat atera, bestea atera, goikoa, behekoa, holaxe. Politika egin omen nuela, ba, “Hiru gizon bakarka” honetan. «Pues no, ahí de política no hay nada. Ahí hay sólo figuras literarias. Vosotros sabéis que la poesía es algo convencional, que se construye por medio de ciertas figuras, unas metáforas, del modo propio que rige la literatura particular que se llama poesía», eta hola, nik hori eraman nuen badaezpada pentsatuta eta hortik jotzen nuen beti ahalik luzeena. Baina emakumea zen zitalena. «Deje eso de una vez, a Ud. se le acusa de política». Nik berriro eta berriro. «De política, ¿qué hay ahí? A ver, dígame. Ahí se habla de poesía y, lo que os he dicho, son formas de decir, figuras particulares, cada género literario tiene sus formas y a eso me atengo yo». Ardiak bezala, nik beti hortik egiten nuen ihes, baina berriro ekartzen ninduten esparrura. Okerrena emakumea, dale, «a Ud. se le acusa de hacer política».

Ia honaino-honainoxe nengoen, jaiki nintzen neure aulkitik, joan nintzen emakumearen aurrera, neure habitu eta polaina guztiekin, eta esan nion: «Señorita, ¿de qué política es el árbol?». Baina serio, eh?, ez barre egin. Haserre ia. «Siéntese», berak. «Señorita, ahora soy yo quien pregunta: ¿De qué política es el árbol? Hasta que no me responda a eso me quedaré aquí».

Elkarri begiratzen hasi ziren, larrituta zeuden, igoal pentsatu zuten katxarroren bat arroparen azpietatik atera eta emango niela edo. «Si Uds. no saben de qué política es el árbol, no se preocupen; yo les aclararé de qué política es el árbol. Miren, yo soy un árbol. Yo vivo en esta tierra. Esta tierra me da lo suyo, lo que tiene ahí, lo que lleva disuelto, madurado en el subsuelo. De eso vivo. Esa es la sustancia que me invade. Mis ramas se elevan arriba. Mi esperanza y mi futuro y mi ilusión florecen hacia arriba. El cielo que está al par mío es mío. Y vivo con ese cielo que me da esperanza. De este aire que da oxígeno a mis pulmones. Yo soy el árbol. Y entonces lo que digo es lo que pasa con mi arboreidad, lo que pasa a este árbol. Mire: a este árbol se le va negando la tierra. Se le va negando el aire. Se le va negando el cielo. Se le va matando. Y entonces este árbol cruje. Eso es todo».

«Ya saben de qué política es el árbol», bukatu nuen. «Lo que pasa es que no sabéis euskara. Porque si supieseis euskara, entenderíais que lo que ahí hay no es política».

Eseri nintzen eta isilik. Eta beren artean hasi ziren hizketan, isil-isil, ikusten zen pixka bat lasaitu zirela, eta lehenengo bromatan hasi zitzaizkidan «muy bien, muy bien, le tendremos que llamar a Ud. a que nos dé clases de euskara» eta bla-bla. Hor egon ginen. Bero-bero nengoen oraindik. «Lo trágico de este pueblo es que no nos entendemos, porque hablamos distintas lenguas. Nosotros entendemos la suya, son Uds. los que no entienden la nuestra. Se abre ahí una división, no por nuestra parte, eh?, señorita, que conste: la división parte de Uds. hacia nosotros». «Muy bien, ya le llamaremos, en vacaciones o cuando sea, a que nos enseñe el euskara, unas clases suyas nos vendrían muy bien» eta hola.

«¿Qué informe redactamos ahora?, porque hay un alegato contra usted».

«Bueno», esan nien, «si quieren lo escribo yo». Eta neuk idatzi nuen paperean, «este libro relata», gutxi gorabehera, «los acontecimientos y avatares, los disgustos y las esperanzas de un árbol. Punto». Eta holaxe geratu zen. «De un árbol y de unos árboles, claro. Porque un árbol solo es raro. Un árbol vive junto a otros árboles, forma bosque».

————————————————————————————————————–

Poema horiek harrera ona izan zuten, eta, gainera, jende askoren belarrira iritsi ziren; izan ere, kantariek doinuei hitzak jartzeko baliatu zituzten poema haiek. Euskal kantariek Gandiagaren poema ugari musikatu dituzte.

NIRE HERRIAK BEZALA

Nire herriak bezala
nahia badut,
aterik ez;
nire herriak bezala
orro dagit
atsekabez.

Nahi handi hau
zezen bat dut
egarri baten
moskorrez.

Euskal Herriren
enzierroa
luzatzen doa
kale
luzez.

Hitzak: Bitoriano Gandiaga
Doinua: Josu eta Jokin

Teo Etxeberria

 

 

Print Friendly, PDF & Email
gureberriak
About gureberriak 383 Articles
Gure Berriak Euskal Herriaren independentziaren aldeko komunikabide bat duzue: herri gisa autoestimua indartu eta sendotzen laguntzeko tresna izan nahi duen komunikabidea; egunerokoan jasaten dugun kutsadura ideologikoaren aurkako sendagaia. Menpekotasunean dirauen herri baten seme-alabak gara, eta egoera horrek ezinbestean eragina du bizitzako arlo guztietan. Munduko beste edozein herriren antzera, eguneroko berriak ikuspegi propio batetik lantzea ezinbestekotzat daukagu. Guztiok politikarekin ezinbestean dugun lotura kontuan hartuz eta askatasun egarriak bultzatuta, webgunean topatuko duzuen material oro independentziarantz zuzendutako begiradapean jorratzea dugu helburu. .