“Gasteiz 1200. Defentsa amaigabea” nobela grafikoa

1200. urtean, Gaztelako Erresumak ipar-mendebaldeko lurraldeak kendu zizkion Nafarroako Erresumari. Hortik dator Nafarroa Garaiaren eta ipar-mendebaldeko lurraldeen arteko gaur egungo zatiketa.

1199ko apirilaren 6an, Rikardo Lehoibihotza zendu zen, Akitaniako duke eta Ingalaterrako errege zena. Haren arreba, Leonor Plantagenet, Gaskoiniako kondesa, Alfontso VIII.a Gaztelakoarekin zegoen ezkonduta.

Alfontso VIII.ak, horren aitzakian, Gaskoiniako eskubideak aldarrikatu zituen, eta Nafarroako mendebaldean barneratu zen, Baskoniako lurrez jabetzeko irrikaz baitzegoen.

Barneratu zen, bai; ez, ordea, erresistentziarik gabe. Gasteiz setiatu behar izan zuen, eta setioak zortzi-bederatzi hilabete iraun zuen. Gasteiztarren hilabeteetako defentsa hori kontatzen du, hain zuzen ere, “Gasteiz 1200. Defentsa amaigabea” nobela grafiko argitaratu berriak.

Fernando Sánchez Aranazek idatzi du gidoia; Aritz Ibarrak egin ditu marrazkiak, eta Nabarraldek eta Martin Ttipia elkarteak kaleratu dute. Gu Aritz Ibarrarekin izan gara.

 

Print Friendly, PDF & Email
gureberriak
About gureberriak 383 Articles
Gure Berriak Euskal Herriaren independentziaren aldeko komunikabide bat duzue: herri gisa autoestimua indartu eta sendotzen laguntzeko tresna izan nahi duen komunikabidea; egunerokoan jasaten dugun kutsadura ideologikoaren aurkako sendagaia. Menpekotasunean dirauen herri baten seme-alabak gara, eta egoera horrek ezinbestean eragina du bizitzako arlo guztietan. Munduko beste edozein herriren antzera, eguneroko berriak ikuspegi propio batetik lantzea ezinbestekotzat daukagu. Guztiok politikarekin ezinbestean dugun lotura kontuan hartuz eta askatasun egarriak bultzatuta, webgunean topatuko duzuen material oro independentziarantz zuzendutako begiradapean jorratzea dugu helburu. .