“Amaiur. Gure Epika, defentsa eta memoria” dokumentala

Atzo, “Amaiur. Gure epika, defentsa eta memoria” dokumentala estreinatu zuen Lur Barnea musika-taldeak.

Dokumentalean, taldearen trilogiako abestien bideoez gain, Asisko Urmeneta irudigilea, Iñaki Idigoras Nabarraldeko kidea, Mikel Legorburu Aranzadi elkarteko historialaria, Mikel Mujika Amaiurko Gaztelua elkarteko kidea eta Aingeru Gorrotxategi Lur Barnea taldekoa agertzen dira.

Guztien artean, musika-trilogian agertzen diren hiru ildo nagusiak azaltzen dituzte.

Dokumentala euskaraz da, baina espainieraz azpititulatuta ere ikus daiteke, inork hala behar badu ere.

 

Print Friendly, PDF & Email
gureberriak
About gureberriak 384 Articles
Gure Berriak Euskal Herriaren independentziaren aldeko komunikabide bat duzue: herri gisa autoestimua indartu eta sendotzen laguntzeko tresna izan nahi duen komunikabidea; egunerokoan jasaten dugun kutsadura ideologikoaren aurkako sendagaia. Menpekotasunean dirauen herri baten seme-alabak gara, eta egoera horrek ezinbestean eragina du bizitzako arlo guztietan. Munduko beste edozein herriren antzera, eguneroko berriak ikuspegi propio batetik lantzea ezinbestekotzat daukagu. Guztiok politikarekin ezinbestean dugun lotura kontuan hartuz eta askatasun egarriak bultzatuta, webgunean topatuko duzuen material oro independentziarantz zuzendutako begiradapean jorratzea dugu helburu. .