Belauntxingoa

Gaur, dantzaren nazioarteko egunaren aitzakian, bideo estreinaldi batekin gatozkizue.
Ez da gurean ohikoa, ohikoa ez denez, atzerriko talde bat euskal doinu tradizional bat eta euskaraz abesten entzutea.
Zinerako musika eta audio ingeniaritzan espezializaturiko emakume hirukote bat da Alma, egoitza New Yorken duena. Pop musika ikuspegi berri batetik lantzen dute, ahots harmonietan oinarriturik. Estreineko aldiz, euskaraz abestera animatu dituzte Arineketan taldekoek, Juan Ignazio Iztuetak duela 200 urte jasotako Belauntxingoa guztiz desitxuratuz.
Alma taldearen informazio gehiago izateko: https://almanoises.com/home
Diasporari keinu egin nahian, Necocheako euskal etxetik dantzatu dute kantua, New York,  Argentina eta Euskal Herria kantu horren bidez elkartuz.
Gozatu:

Print Friendly, PDF & Email
gureberriak
About gureberriak 383 Articles
Gure Berriak Euskal Herriaren independentziaren aldeko komunikabide bat duzue: herri gisa autoestimua indartu eta sendotzen laguntzeko tresna izan nahi duen komunikabidea; egunerokoan jasaten dugun kutsadura ideologikoaren aurkako sendagaia. Menpekotasunean dirauen herri baten seme-alabak gara, eta egoera horrek ezinbestean eragina du bizitzako arlo guztietan. Munduko beste edozein herriren antzera, eguneroko berriak ikuspegi propio batetik lantzea ezinbestekotzat daukagu. Guztiok politikarekin ezinbestean dugun lotura kontuan hartuz eta askatasun egarriak bultzatuta, webgunean topatuko duzuen material oro independentziarantz zuzendutako begiradapean jorratzea dugu helburu. .