Gure Berriak Euskal Herriaren independentziaren aldeko komunikabide bat duzue: herri gisa autoestimua indartu eta sendotzen laguntzeko tresna izan nahi duen komunikabidea; egunerokoan jasaten dugun kutsadura ideologikoaren aurkako sendagaia.
Menpekotasunean dirauen herri baten seme-alabak gara, eta egoera horrek ezinbestean eragina du bizitzako arlo guztietan. Munduko beste edozein herriren antzera, eguneroko berriak ikuspegi propio batetik lantzea ezinbestekotzat daukagu. Guztiok politikarekin ezinbestean dugun lotura kontuan hartuz eta askatasun egarriak bultzatuta, webgunean topatuko duzuen material oro independentziarantz zuzendutako begiradapean jorratzea dugu helburu.
.
23 iraila, 2020gureberriakElkarrizketakIruzkinak desaktibatuta daude “Erdi Aro guzia Zuberoa bizi izan da Nafarroaren hegalpean, protektoratu bat bezala” sarreran
Jean-Louis Davant jaunarekin izan gara, Ürrüstoi-Larrabilen. Euskararen eta Euskal Herriaren kezka dutenetan, gutxi izango dira Davant ezagutzen ez dutenak, eta ez du aurkezpenik behar. Baina, badaezpada ere, esan dezagun: Enbata mugimenduan ibili zen, euskara batuaren […]
Alexander kazetari armeniar bat da eta egunotan gure artean dabil, Euskal Herriak Espainiarekin dituen harremanak ikertzen. Kaleko giroa ezagutu nahi, eta guztien ahotan dabilen albiste batekin topo egin du: Handia euskal filmak hamar Goya sari […]
“Innovation is possible and occurs whenever people are willing to go to the trouble of doing things the hard way” (Berrikuntzak egin ezinik ez dago: herritarrak gauzak bide zailetik egiteko lana hartzeko prest daudenean gertatzen […]