Gure Berriak Euskal Herriaren independentziaren aldeko komunikabide bat duzue: herri gisa autoestimua indartu eta sendotzen laguntzeko tresna izan nahi duen komunikabidea; egunerokoan jasaten dugun kutsadura ideologikoaren aurkako sendagaia.
Menpekotasunean dirauen herri baten seme-alabak gara, eta egoera horrek ezinbestean eragina du bizitzako arlo guztietan. Munduko beste edozein herriren antzera, eguneroko berriak ikuspegi propio batetik lantzea ezinbestekotzat daukagu. Guztiok politikarekin ezinbestean dugun lotura kontuan hartuz eta askatasun egarriak bultzatuta, webgunean topatuko duzuen material oro independentziarantz zuzendutako begiradapean jorratzea dugu helburu.
.
Mikel Erauskin, Zarautz Datorren urtean bostehun urte beteko dira gaztelar itsas espedizio batek munduari lehen aldiz bira eman zionetik. Hala errepikatuko digute etengabe Gaztelar Erresuma haren jarraipen naturala den Espainiar Erresumako instituzio guztiek. Edozein kasutan, […]
Pako Aristi (Urrestilla, 1963) idazlearekin izan gara solasean. Aspalditik ari da Aristi Euskal Herriaren independentziaren aldeko pedagogia egiten. Besteak beste, Berria egunkarian idazten dituen iritzi artikuluetan, Independentziaren paperak (2012) eta Euskararen isobarak (2014) liburuetan eta […]
2011n esanak… (www.iparla.wordpress.com) “Inolaz ere ez dira hauteskundeak etab. botere politikoaren faktore oinarrizko eta eratzaileak; botere politikoa hauteskunde eta abarren aurretikoa da eta botere politiko horrek hauteskundeak sortu, produzitu, baldintzatu eta erregulatzen ditu…Botoak eta gehiengoak ez dira indar […]