Ekitaldiak

SORGINA BANAIZ dokumentalaren proiekzioa Andoaingo Martin Ugalden

Pasa den astean aurreratu genuen moduan, urriaren 9an Andoaingo Martin Ugalde parkean Asisko Urmenetaren Sorgina banaiz dokumentala proiektatuko dugu, arratsaldeko 7etan. Proiekzioaz gain, solasaldia ere izango da, zuzendariarekin, eta galderak egiteko aukera izango dute bertaratzen […]

Arrantzan

“Betikoak”

“Hau horrela izan da beti eta ezin da aldatu”. Horixe bera esango dute Irungo eta Hondarribiko alardeetako betikoek, ohituraren izenean emakumea baztertzen jarraitzeko. Antzuolatik harriduraz ikusten dugu hau. Gure alardean emakumeek naturaltasunez hartzen dute parte; fusilarien burua […]

Arrantzan

SORGINA BANAIZ dokumentalaz elkarrizketa Asisko Urmenetarekin

Gaur, sarean topatu dugun elkarrizketa batekin gatozkizue. Ziliport kolektibokoak Asisko Urmenetarekin izan ziren, Sorgina Banaiz dokumental estreinatu berriaren inguruan solasean. Elkarrizketa interesgarritzat jota, hona ekartzea erabaki dugu, zuoi irakurleoi ere hala irudituko zaizuelakoan. Urrian dokumentalaren […]

Irakurleek bidaliak

Ama ahaztu arazia

Arrotz matxista batek gure ama erail zuen. Umezurtzoi ezkutatu egin zigun egia. Bere menpean hazi gintuen, eta bere interesen arabera hezi, bakoitzari “berea” emanez. Ama ahaztu, eta bakoitza “berezia” zela sinestarazteko. Ahizpok elkarrengandik aldenduz, bat […]

Arrantzan

“To pretend”

Hizkuntza bakoitzak baditu ñabardurak, ezin direnak beste hizkuntzetara erabat itzuli. Ez da berdina andre bat edo señora bat izatea. Nola adierazi sabeleko trixtura hori zer den erdaraz, hitz bakar batean? Euskaraz guztiok dakigu zer sentitzen […]

Ekitaldiak

Euskaltzale independentisten kanpaldia Behorlegin

Nafarroa Behereko EHE Euskal Herrian Euskaraz taldeak kanpaldi bat antolatu du agorrilaren hondarrerako. Euskaltzale Independentisten Akanpada izendatu dute (EIA), eta Behorlegin eginen dute, hilaren 25etik 31ra. Euskararen, justiziaren eta independentziaren aldeko borrokez gogoetatzea, euskaltzale independentisten […]

Artikuluak

Berangoko ongietorriaren auzia

Espainiak, terrorismoaren gorazarrea egitea leporatuta, hamasei lagun auzipetuta dauzka 2022ko martiaren 13an Berangoko Ibai Aginaga preso politikoari ongietorria egiteagatik. Epaitzeko eguna ipini barik dago oraindino. Urte bi edo hiru arteko kartzela-zigorra eskatzen dute bakoitzarentzat. Hori […]

Ekitaldiak

Ilintiak gori dirau

Orreaga taldeak, ohi duen bezala, hilaren 15erako Pasai Donibanera deitu ditu abertzaleak, ekitaldi politiko batera, Orreagako 778ko balentriaren harira. Aurten, askotan nabarmendu duten ideia garrantzitsu bat azpimarratuko dute: Euskal Herria ez dela estaturik gabeko nazio […]

Arrantzan

Frantziar besta egunaren parean, «herriaren indarra» erakusteko mobilizazioa Ezpeletan

Frantziar besta egun nazionalaren karietara, Uztailak 14 kolektiboak deiturik manifestazioa egin dute gaur arratsaldean Ezpeletan. Gazteek, asimilazioaren eta kapitalismoaren aitzinean, oldartu eta herriaren indarra erakusteko xedea agertu dute. Biper gorri zein berdeak etxe zuri ederretatik […]

Bestelakoak

EHEk Baionako Euskal Museoa salatu du

Euskal Herrian Euskaraz euskaltzaleen mugimenduak (EHE) salatu du Baionako Euskal Museoak bigarren mailako hizkuntzatzat tratatzen duela hizkuntza nazionala, euskara. Museoak ehun urte bete berri ditu, eta urteurren biribil hori ospatzen ari da. Datozen urteetan, museoak […]