Elkarrizketak
INDEPENDENTZIARI BAI, ZERGATIK?
“Kataluniarekin asCATasunera” jardunaldietan “Independentzia zergatik?” gaia emanda Pako Aristik idatzi eta irakurritako testua. Pako Aristi Zergatik independentziari bai, galdetu zaigu hemen agertu garen guztioi. Galdera honek ez luke zentzurik Italian, Japonian, Frantzian… Barre egingo ligukete […]
Erreferendumaz – Salvador Cardús
2016aren bukaera aldera, Tot, perquè som una nació artikuluan, bat etorri zinen López Bofillekin, “independentziaren helburuaren oinarri nazional ezinbestekoa” aldarrikatu behar zela. Euskal Herrian ere zabaldu da subiranotasuna orain zilegitasun demokratikoaren menpean eta erreferendum baten […]
Indar erlazioaz – Iñigo Larramendi
Asko mintzo dira aspaldian elkarbizitzaz, ezberdinen arteko zubiaz, denok bakean bizi beharraz… Posible ikusten duzu? Horren atzean zer gordetzen da, edo, bestela esanda, noren intereseko ideiak dira? Erabakigarria dirudien kontzeptu bat landu duzu: zilegitasuna barruan […]
Elkarrizketa: Beñat Castorene
1) Aspaldi honetan, inkestek eta politikari abertzaleek diote Hegoaldean kontzientzia nazionalak behera egin duela… Nola dago Iparraldean, zer ikuspegi duzu gai honetaz? Hemen, holako inkestarik ez dut ikusi, baina kontzientzia nazionala beti urria izan da […]
Aurrera begira – Ainhoa Larrañaga
Zer egin daiteke aurrera begira? Eta erakundeak? Zer zeregin betetzen dute? Nola bizi duzu esparru akademikoa? Unibertsitarioa, zehazki? Nola ikusten dituzu euskal herritarrak? Zein izan daiteke lehen urratsa? Zer hausnarketa egingo zenuke Euskal Herriko iritzi […]
Inausteko garaiaren inguruan solasean
Juan Antonio Urbeltz (Iruñea, 1940). Euskal folklorean aditua. “Kultura batean, domino efektua gertatzen da: elementu guztiak elkarri lotuta daude; horregatik da beharrezkoa haien ezagutza eta erabilpena. Bat galtzen bada, besteak atzetik eror daitezke” Donostiako Okendo kafetegian elkartu […]
Arranguratzen nauena eskualdunen buruen deskolonizazioa da.
Leonat Egiazabal (Montevideo, Uruguai, 1974) Montevideoko Aldaxkako euskara irakasle eta animatzailea da. Deiturak salatzen duen gisan, askaziak euskaldunak ditu; hain zuzen ere, Ortzaizekoak. Hizkuntzaren haria ahanzturaren matazatik berreskuratu zuen bere baitatik, baina horrekin aski ez, […]
Posible ote da herri menderatu baten kulturak biziraun dezan babes politikorik gabe?
Crabaskoa da Roberto Carrus, Sardinia eki-erdialdekoa, eta herrian bertan duen Tharros izeneko gune arkeologiko ezagunean burutzen ditu gida-lanak. Musikari eta dantzaria da. Bere egunerokoan, bere herrian berean, bere hizkuntzan ezin da normaltasunez bizi eta “oso […]
