Arrantzan

“Euskarak ez du periferiarik, zentrorik ez baitauka”

Nazioarteko konferentzia interesgarri bat antolatu zuten UEMAk, Soziolinguistika Klusterrak, UEUk eta Coppieters erakundeak urriaren 16an eta 17an Azpeitian: Arnasguneak Hizkuntza Gutxituen Biziberritzean izenekoa. Guk hitzaldi haietako bat ekarri dugu hona, merezi duela iritzita: Euskarak ez […]

Arrantzan

Gazako sindromea

Banago ez ote garen, gurean ere, Gazako sindromea pairatzen ari; Gazan azkenaldian egiten ari diren sarraski izugarriak palestinar herriaren kontrako aspaldiko zapalkuntza gupidagabea ahantzarazten duen bezalaxe, euskararen kontrako gaurko erasoek ez ote duten Euskal Herriaren […]

Arrantzan

Masusta erreximenta II

Ekaitz Bergaretxe itzultzaile eta interpreteak Masusta erreximenta liburu arrakastatsua plazaratu zuen orain dela urte eta erdi. Ale guztiak saldurik, berriro argitaratzea erabaki du Herrima argitaletxeak. Horren aitzakian, Radiokulturak Bergaretxerekin izandako solasaldia ekarri dugu gaur gure […]

Arrantzan

EEP gabe zer?

Galde hori egin berri du Ekhi Erremundegik. Ideki begiak! Euskararen Erakunde Publikoa 2004ko azaroan sortu aitzin, beraz EEP gabe hor zeuden Ikastolak —2004. urtean 2129 haur baziren 23 ikastolatan—, 1984an sortua da Herri Urrats, dozenaka […]

Arrantzan

Ventolin

Ventolin kolpe batek lagundu egiten dio arnasa uneren batean hartu ezinean dabilenari. Baina, botika horrek ez dio askorik lagunduko biriken hiru laurdenak funtzionatzen ez dionari. Horrela bizi gara euskaldunok. Gurea ez da asma, gripea. Minbizia da. […]

Arrantzan

‘Iñaki bota daue’ ikerketa-lana idatzi du Pako Aristik

‘Iñaki bota daue’ ikerketa-lana idatzi du Pako Aristik, Oñatiko Gure Bazterrak elkartearen laguntzarekin. 1975eko urriaren 5ean Kanpazarreko bere ostatuan hiru kaputxadunek metrailatuta erahil zuten Iñaki Etxaberen kasua aztertzen da liburuan. Egun hartan bertan, ordu batzuk […]

Arrantzan

“Betikoak”

“Hau horrela izan da beti eta ezin da aldatu”. Horixe bera esango dute Irungo eta Hondarribiko alardeetako betikoek, ohituraren izenean emakumea baztertzen jarraitzeko. Antzuolatik harriduraz ikusten dugu hau. Gure alardean emakumeek naturaltasunez hartzen dute parte; fusilarien burua […]

Arrantzan

SORGINA BANAIZ dokumentalaz elkarrizketa Asisko Urmenetarekin

Gaur, sarean topatu dugun elkarrizketa batekin gatozkizue. Ziliport kolektibokoak Asisko Urmenetarekin izan ziren, Sorgina Banaiz dokumental estreinatu berriaren inguruan solasean. Elkarrizketa interesgarritzat jota, hona ekartzea erabaki dugu, zuoi irakurleoi ere hala irudituko zaizuelakoan. Urrian dokumentalaren […]

Arrantzan

“To pretend”

Hizkuntza bakoitzak baditu ñabardurak, ezin direnak beste hizkuntzetara erabat itzuli. Ez da berdina andre bat edo señora bat izatea. Nola adierazi sabeleko trixtura hori zer den erdaraz, hitz bakar batean? Euskaraz guztiok dakigu zer sentitzen […]

Arrantzan

Frantziar besta egunaren parean, «herriaren indarra» erakusteko mobilizazioa Ezpeletan

Frantziar besta egun nazionalaren karietara, Uztailak 14 kolektiboak deiturik manifestazioa egin dute gaur arratsaldean Ezpeletan. Gazteek, asimilazioaren eta kapitalismoaren aitzinean, oldartu eta herriaren indarra erakusteko xedea agertu dute. Biper gorri zein berdeak etxe zuri ederretatik […]