Gure Berriak Euskal Herriaren independentziaren aldeko komunikabide bat duzue: herri gisa autoestimua indartu eta sendotzen laguntzeko tresna izan nahi duen komunikabidea; egunerokoan jasaten dugun kutsadura ideologikoaren aurkako sendagaia.
Menpekotasunean dirauen herri baten seme-alabak gara, eta egoera horrek ezinbestean eragina du bizitzako arlo guztietan. Munduko beste edozein herriren antzera, eguneroko berriak ikuspegi propio batetik lantzea ezinbestekotzat daukagu. Guztiok politikarekin ezinbestean dugun lotura kontuan hartuz eta askatasun egarriak bultzatuta, webgunean topatuko duzuen material oro independentziarantz zuzendutako begiradapean jorratzea dugu helburu.
.
“The oppressed suffer multiple forms of death and that submission to oppression for fear of physical death is tragically self-defeating” (Zapalduek hainbat heriotza-modu pairatzen dituzte, eta heriotza fisikoaren beldurragatik zapalkuntzari men egitea tragikoki auto-suntsitzailea da). […]
Azken bi belaunaldietan, erdaldunen inbasioarengatik besteak beste, gure begien aurrean, Iparraldearen euskaltasuna endekatzen ari da sekulan ikusi ez zen bezala. Bainan galtzen ari da Hegoaldetik imajina ez daitekeen erritmo izigarri batean. Oraino belaunaldi pare bat […]
Aroztak herri ekimeneko kide Kattalin Ezkerra eta Itziar Torresekin solastatu gara, Lekaroz mehatxatzen duen hirigintza proiektuari buruz. Ardiak pausatzen diren hariztia soildu eta 228 etxebizitza, Hilton Hotela eta bederatzi zulogunetako golf zelaia eraiki asmo ditu […]