Euskal Herrian Euskaraz euskaltzaleen mugimenduak (EHE) salatu du Baionako Euskal Museoak bigarren mailako hizkuntzatzat tratatzen duela hizkuntza nazionala, euskara.
Museoak ehun urte bete berri ditu, eta urteurren biribil hori ospatzen ari da.
Datozen urteetan, museoak adarrak irekiko bide ditu Donapaleun eta Maulen, eta Baionako erakustokia bera handitzekoa da.
Bada, EHEk eskatu dio parada baliatzeko euskarari lehentasunezko tokia emateko, ez bigarren mailakoa, datozen ehun urteetan.
Bide batez, Frantziako Estatuak EEP Euskararen Erakunde Publikoan izan duen jokabidea gaitzetsi du.

