Ikasturte berri bat hasi den honetan, hezkuntzaren gaiari heltzeko asmoz, Mikel Erauskinekin izan gara. Irakaslea eta Zarauzko Salbatore Mitxelena Ikastolako gurasoa da Erauskin, eta arretaz erreparatu zion iazko ikasturtean 140.000 euroko isunarekin amaitu zen gatazkari. Gatazka horretaz gain, gai askori buruz hitz egin dugu harekin: publiko-pribatu dikotomiaz, ikasleen euskalduntasunaz, publiko deitzen diren eskolen nolakotasunaz… Galdera zuzenak egin beharrean, eztabaida askotan entzuten diren argudioak ematen dituztenen bideoak jarri dizkiogu, bere iritzia eman dezan.

