“Betikoak”

Hau horrela izan da beti eta ezin da aldatu”.

Horixe bera esango dute Irungo eta Hondarribiko alardeetako betikoek, ohituraren izenean emakumea baztertzen jarraitzeko.

Antzuolatik harriduraz ikusten dugu hau. Gure alardean emakumeek naturaltasunez hartzen dute parte; fusilarien burua emakumea da, gainera. Emakumeen parte-hartzeak arazorik ez eragin arren, Antzuolan ere badaude betikoak. Hasteko, kosta zitzaigun alardeko mairuaren irudia duintzea. Eta ondoren, alardeko martxa Espainiako bigarren himnoa zela argitaratu nuenetik, batzuek bizkarra eman didate. Bai, azkenean, aldatu da martxa, baina larrutik ordainduta.

“Ezjakintasuna eta zoriontasuna eskutik doaz, konpa!”, esan dit Mikel lagunak. Matrix pelikulan bezala, egia  deserosoaren pilula gorria baino, ezjakintasun zoriontsuaren pilula urdina nahiago du jendeak. 

Azkenean, betiko Guardia Zibilak ireki dizkio askori begiak: gure alardeari buruz atera duen bideoan, guk jotzeari utzi diogun euren himnoa entzuten baita emakumerik gabeko alardean.

Patxi Olabarria.

Jatorrizkoa Goienan.

Print Friendly, PDF & Email
About gureberriak 423 Articles
Gure Berriak Euskal Herriaren independentziaren aldeko komunikabide bat duzue: herri gisa autoestimua indartu eta sendotzen laguntzeko tresna izan nahi duen komunikabidea; egunerokoan jasaten dugun kutsadura ideologikoaren aurkako sendagaia. Menpekotasunean dirauen herri baten seme-alabak gara, eta egoera horrek ezinbestean eragina du bizitzako arlo guztietan. Munduko beste edozein herriren antzera, eguneroko berriak ikuspegi propio batetik lantzea ezinbestekotzat daukagu. Guztiok politikarekin ezinbestean dugun lotura kontuan hartuz eta askatasun egarriak bultzatuta, webgunean topatuko duzuen material oro independentziarantz zuzendutako begiradapean jorratzea dugu helburu. .