Donostiako 1813ko genozidioa gogoan

1813ko agorrilaren 31n, genozidioa egin zuten Donostian, eta hiria suntsitu. Hori gogoratzeko, Trunboiren Oroit eta ohora sailetik hartutako zenbait bertso dakartzagu gaur.

Oroit eta ohora
Bertso berriak, Trunboik jarriak

Doinua: Pasaiako herritik dator notizia

Gipuzkuak nahi zuen
independentzia
aintzina zen bezala
babesle Frantzia,
Españiak ondoren
ordena bizia
Donostia zezaten
utzi eratxia.

Horri ez zion egin
Castañosek uko
tropa mardula zuen
bere aginduko,
gogor ekin zioten
han sartu orduko
batzuk ez dute, baina,
hori aipatuko.

Zenbat andere, gizon
han akabatuak!
Zenbat janari, pitxi,
ondasun ostuak,
bostehun etxe, berriz,
suak suntsituak
ta sarraskigileak
heroitzat hartuak!!

Bertakoekin zakar
Frantsesekin bigun
lekukoak esanda
mesede egin zigun,
zenbaitek nahiko luke
gera ledin ilun
eskerrak orain askok
gehiago dakigun.

Hile bira hirian
hirurehun lagun
bederatzi mila aurrez
gogora dezagun,
ta izurriak jota
ez jan ez osasun
pentsa festatarako
zer gogo daukagun.

Mila eta seirehun
denera hildako
gehienak gaixotuak
tifusa zen gako,
goseak, hotzak asko
txiro zirelako
ezin da hau ahaztu
larria dalako.

Print Friendly, PDF & Email
gureberriak
About gureberriak 384 Articles
Gure Berriak Euskal Herriaren independentziaren aldeko komunikabide bat duzue: herri gisa autoestimua indartu eta sendotzen laguntzeko tresna izan nahi duen komunikabidea; egunerokoan jasaten dugun kutsadura ideologikoaren aurkako sendagaia. Menpekotasunean dirauen herri baten seme-alabak gara, eta egoera horrek ezinbestean eragina du bizitzako arlo guztietan. Munduko beste edozein herriren antzera, eguneroko berriak ikuspegi propio batetik lantzea ezinbestekotzat daukagu. Guztiok politikarekin ezinbestean dugun lotura kontuan hartuz eta askatasun egarriak bultzatuta, webgunean topatuko duzuen material oro independentziarantz zuzendutako begiradapean jorratzea dugu helburu. .