Sugarren mende

Gureberriak laugarren liburua argitaratzear dago, Zapalkuntzatik askatasunera, E(u)sklabo alaiak eta Aztihitza atera ondotik. Sugarren mende du izenburutzat liburu berriak; Asisko Urmeneta du egile, eta Erroak argitaletxea eta Lapurdi 1609 elkartea bidelagun direlarik aterako da.

“1525etik 1616ra bitarte sorgin-ehiza andana egin zuten Nafarroa guztian, Erronkaritik Sakanaraino. Eta, Logroñoko prozesua baino urte bat lehenago, Lapurdi guztira ere hedatu zen jazarpena.

Guk orduko herritarren tragedia kontatuko dugu, bere testuinguru historiko eta geografikoan, ezin baita ahantzi Euskal Herria bera mugalde bilakatzen ari zela bi inperio absolutisten artean.

Zigorturiko euskaldunak ez ziren bazterkinak, baina garai hartako lider sozialak: horretarako eraiki zen sorginen sekta kolektiboaren mitoa, buruzagi haiek bidetik kentzeko, ezohiko prozedurak baliatuz”.

Datorren igandean (irailaren 6an) aurkeztuko dugu liburua, Sarako Biltzarrean, Asiskoren eskutik.

Liburua fisikoki oraindik izango ez den arren, erosteko modua izango da. Gureberriak-ek stand propioa izango du Biltzarrean aurten ere. Animatu eta bertaratu!

Print Friendly, PDF & Email
gureberriak
About gureberriak 383 Articles
Gure Berriak Euskal Herriaren independentziaren aldeko komunikabide bat duzue: herri gisa autoestimua indartu eta sendotzen laguntzeko tresna izan nahi duen komunikabidea; egunerokoan jasaten dugun kutsadura ideologikoaren aurkako sendagaia. Menpekotasunean dirauen herri baten seme-alabak gara, eta egoera horrek ezinbestean eragina du bizitzako arlo guztietan. Munduko beste edozein herriren antzera, eguneroko berriak ikuspegi propio batetik lantzea ezinbestekotzat daukagu. Guztiok politikarekin ezinbestean dugun lotura kontuan hartuz eta askatasun egarriak bultzatuta, webgunean topatuko duzuen material oro independentziarantz zuzendutako begiradapean jorratzea dugu helburu. .